
Asteartean aurkeztu dute Euskaldarrak elkartearen gastronomia erakusketa. Aurtengoa 39. ekitaldia du eta Oarsoaldeko 24 elkarte arituko dira lehian garaikur preziatua etxera eramateko.

Jaialdi handietatik urrun, herritarrez osatutako jaialdia izango da gaur Kontzejupean: Oiartzuarock. Egun osoan ariko dira herriko taldeak Doneztebe plazaren ingurua girotzen.

Elizalde Herri Eskola eta Elizalde Ikastetxearentzat urte berezia da aurtengoa, 50. urteurrena ospatzen ari baitira. Elizalderen hastapenei erreparatu diote komunitatea osatzen duten zenbait kidek.

Urmendiko Langile Batzarrak agerraldia egin du eskolaren atarian Urmendi Haurreskolak Partzuergoan sartuko dela jakin eta biharamunean.

Hamar talde aritu ziren dantzan Oiartzunen pasa den astean, eta egunak izan zuen harrera ikusita, hurrengo urteari begira jarri direla diote Olarrikoek.

Parketarrak egitasmoa Pasaiako parke eta plazetara itzuliko da hirugarrenez. Udaberriko txanda maiatzaren 7tik ekainaren 4ra bitartean izango da, lau barrutietan.

Uda 2026 kirol kanpaina aurkeztu dute eskualdeko lau udalek. Jarduera asko eta askotarikoak prestatu dituzte, tokian tokiko kirol eragileekin elkarlanean.

Ander Imaz, Unai Amiano eta Unax Landa Elizaldeko ikasleekin izan dira, eta euren ibilbideaz mintzatzeaz gain, takoak nola jarri erakutsi zieten.

Eusfera egitasmoa Antxon eta Trintxerpen lurreratuko da maiatzaren 7tik 17ra. Antolatzaileek hainbat jarduera ondu dituzte.

Kiroldegietako materiala zaharkitua zegoenez, udalak makina kardiobaskularren hornidurarako kontratua indarrean jarri du, ekipamendua hobetu eta mantentze-lan integrala egiteko.

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Errenteria-Oreretan, Lezon, Pasaian eta Oiartzunen. Ikusi hemen zerrenda.

Imanol Epelderen performace poetiko kritikoa da, eta umorea, kritika eta hunkidura uztartzen ditu zuzeneko esperientzia horrek. 19:00etan izango da saioa.

Trintxerpeko Jai Batzordeak 2026ko karmenak prestatzeko lehen bilera egingo du asteazkenean. Barrutiko alkateordetzan bilduko dira, 19:30ean.

Palestinarekin Elkartasun Eguna antolatu du Antxoko Basari elkarteak maiatzaren 23rako. Egun osoko egitaraua ondu du, xede zehatzekin.

Udalak bilera horietan parte hartzera deitu ditu auzotarrak.

Gaurko (hilak 30, osteguna) hasiko dira auzoko festak, 19:00etan. Dozenaka ekitaldi prestatu ditu Gurekin Auzo Elkarteak.

UEMAren kanpainak beste herrialdeetatik etorri eta euskara ikasten ari direnak ikusaraztea du helburu.

Haur eskolak dituen "gabeziak" konpondu gabe atera duela lizitaziora bigarrenez salatu du alderdi sozialistak.

Errenteriako Udalak, Familian Hezi zerbitzuaren bitartez, Sexualitatea, nondik hasi? izeneko monografikoa eskainiko du datorren astean.

Pasaiako eta Errenteria-Oreretako turismo bulegoetan eskura eta bete daitezke garraio txartel ez izendunak.