
50. urteurreneko egitarauaren barruan kokatutako kultura aniztasunaren festa ospatu du Elizaldek. Musika eta jatekoa izan dira nagusi.

Beraun, Kaputxinoak, Galtzaraborda, Igantzi eta Erdiguneko auzo elkarteek aldaketek zer dakarten publikoki azaltzeko eskatu diote aldundiari.

Hilaren 30ean Manuel Lekuona bibliotekako ikasketa gela itxiko dute, eta hortik aurrera Zamatetakoa erabili beharko dute herritarrek.

Zenbait lineetan ordutegiak aldatu eta maiztasunak murriztu ondoren, udalari garraio publiko duina bermatzeko exijitu diote.

Arraguan dago kokatuta, gela bat du eta bigarren eskukoa da. Haren behin behineko prezioa 178.143 eurokoa da. Zozketa urriaren 28an izango da.

Hamahirugarren aldia du Eskola Feministak; ikasturte berrirako programazioa aurkeztuko du hilaren 22an.

Ikastetxeko harmailak eta eskola eremuaren inguruko zuhaitz flota berritzen ari da Oiartzungo Udala. Legegintzaldiaren hasieratik martxan da eraldaketa proiektua.

Garagaztaño azokaren lehen ekitaldia egin dute gaur, egun osokoa, Gorka Telletxea eta Jon Telletxea anaiak omentzeko. Dozenaka lagun gerturatu dira goizeko ekitaldi eta bazkarira. Arratsaldean musika izango da protagonista.

Guztira, 80 bat jarduera bildu dituzte Emakumeak: topaketak eta gizartean parte hartzea helburu programaren barruan.

Arraztaloren Kontsumo Taldeak asteon egin du ikasturteko lehen saski banaketa. Ohiko banaketa sistemaz gain, bigarren alternatiba bat aurkeztu du herritarren erosotasunerako.

Mugikortasun astearen barruan, 27 bizikleten doako ikuskapena eta Misterioa Topo Expresean scape room esperientzia eramango ditu Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako departamentuak Errenteria-Oreretara eta Oiartzunera.

Garagaztaño festa egin dute Gaztañoko bi bizilagunen omenez. Familiak esker ona adierazi die antolatzaile, parte hartzaile eta boluntarioei.

Garraio publikoan eta aparkalekuetan aldaketak izango dira, baita trafiko mozketak ere.

Errenteriako Udalak hilaren 2an eta 3an Batuz Fundazioak antolaturiko EHUko ikastaroan parte hartu du gonbidatu gisa.

Aurtengo madalenetan izan da gertakaria; suziri jaurtigile batek istripua izan eta ezker eskuan erredurak eragin zizkion.

Atzo 23:00ak aldera gertatu zen ezbeharra. Furgoneta batek istripua izan zuen, eta 61 urteko gidaria bertan hil zen. Ikerketa abiatu dute.

Galtzarabordako Kiroldegiko eta Fanderiako Igerilekuetako udal kirol instalazioetan sustapen kanpaina berri bat jarri dute martxan, uda ostean bizitza aktiboari berriro ekiteko gonbita eginez herritarrei.

Hilaren 25ean egingo dute azoka udalak antolatuta, Zumardian, 16:30etik 20:00etara.

Oarsoaldea Garapen Agentziak jarriko du martxan programa, eta hainbat proiekturen lehen urratsetan laguntzea du xede.

Ikasturtea hastearekin batera martxan jarri da Pasaiako Jabetze Eskola. Izen emateak hilaren 14tik 24ra bitartean egin behar dira.