
Ohi moduan urteko azken egunean izango da 6,5 kilometroko korrikaldia. Zortzi euroren truke eman daiteke izena lasterketan.

Elizalde Eskolak mende erdiko liburua aurkeztuko du bihar, eta igandean (hilak 15) Zine Zikloa abiaraziko dute.

Aurtengo film laburren erakustaldia hilaren 13tik 21era bitartean izango da, Trintxerpeko alkateordetzan. Orotara, 60 film labur inguru proiektatuko dira.

Aurkezpena bihar izango da, ostirala 13, Gaztañoko auzo lokalean 19:00etan hasita.

Errenteria-Orereta eta Oiartzunen izan dira greba orokorreko eskualdeko mobilizazioak, handiak. Jarraipen zabala izan du gaurko egunak.

Jarraipen zabala izaten ari da greba orokorra, pertsiana ia guztiak jaitsita. Tentsio uneak izan dira Ertzaintzaren eta grebaren informazioa zabaltzen ari zen taldearen artean, eta hainbat lagun identifikatu ditu poliziak.

Lezoko herrigunean oso nabaria izan da gaurko greba orokorraren eragina. Goiz-goizean piketeak eta auto karabana egin dituzte.

Oarsoaldeko Ikamak deitutako kanpaldia egin dute Errenteria-Oreretako Herriko Plazan, gaurko greba orokor deialdiaren harira

Atzo hasi zen Azaroaren 11ko, gaurko greba orokorra Oiartzunen. Herriko hainbat eragileren ekimenez Done Eztebe plazaren erdigunea hartu zuten grebalariek, kanpaldiarekin hasi zirelako.

Abenduaren 1a da laguntzak eskatzeko azken eguna. Aurten gehienez ere 3.000 euro jaso daitezke laguntzetatik, iaz baino 1.000 euro gehiago.

Pasai Antxoko Odol Emaileek odol erauzketak egingo dituzte hilaren 18an Antxoko anbulatorioan, 16:30etik 20:30era.

Parkea ez estaltzea udal gobernuaren "aldebakarreko erabaki politikoa" dela adierazi dute jeltzaleek, "ez du proiektua bultzatzeko eta lehentasunen artean jartzeko gaitasunik erakutsi".

Donibanen, San Pedron eta Antxon herriguneetako establezimendu gehienak itxi egin dituzte. Trintxerpen gorabeheratsua izan da jarraipena.

Besteak beste, gaurko greba orokor egunaren harirako informazio piketeak Arragua auzoan izan dira. Herria erabat itxita esnatu da.

Grebalarien informazio pikete bat Iztietako anbulatoriora joan da grebaren berri ematera, eta iritsi eta berehala Ertzaintza agertu da.

Langileen greba eskubidea nahiz informazio eskubidea bermatzeko gutxieneko zerbitzuekin lan egingo du bihar (hilak 11, asteazkena) hedabideak.

Abenduaren 22an eta 23an egingo ditu saioak zirku eskolak, Berdinki Zirku Garaikidea konpainiak gidatuta.

Astero bezala, Oiartzun Kirol Elkarteak klubak jokatu dituen partiden emaitzak helarazi dizkio HITZAri. Hona hemen kronikatxoak ere.

Auzo lokala eta elkartea itxita izango direla azaldu du auzo elkarteak, grebarekin bat eginda.

18:00etan Oarsoaldeko manifestazioa egingo dute Errenteria-Oreretako Herriko Plazatik abiatuta.