
Bost diziplinetan 50etik gora ikasgai eskainiko ditu adin guztiei zuzenduta.

2013an irten zen espetxetik 27 urteko kartzelaldia beteta. Espetxe barruan zein kanpoan hainbat liburu idatzi eta euskal errepresaliatuekin eta haien senide eta lagunekin lotutako beste hainbeste proiektu gidatu ditu.

Goizekoa handia izan bada, arratsaldeko txotxak txiki utzi du Zumardia. Sagardoak ez du gaur, behintzat, parekorik.

Sagardo Eguna hasi da eta jende andanak bete du goizeko agertoki bihurtu den Foru plaza; sagardoa erruz, giro paregabea ere.

Delinkuentzia memorian 2025eko datuak jaso dituzte. Denera, 1.441 arau hauste izna dira Errenteria-Oreretan 2025. urtean, 2024an baino 294 gutxiago.

Egiluze eta Donosti sagardotegia omendu ditu aurtengo Sagardo Egunak. Pozik eta hunkituta jaso dute aitortza bi sagardotegien izenean Antton Retegik eta Jokin San Sebastianek.

Hartzekodunen konkurtsoan sartu da Papresa, eta hiru enpresa taldek erakutsi dute interesa. Langileen batzordeak adi jarraituko du prozesua, "lanpostuen %100 mantentzea exijituko dugu, eta lan baldintzak errespeta daitezela".

Lan berria du esku artean taldeak, osorik zuzenean grabatutakoa. Askotariko estiloak batu dituzte, euskararen ukitua emanda.

Lehen lan luzea kaleratu du musika taldeak. Euskal kantutegia berreskuratzea du helburu behinena taldearen atzean dagoen bederatzikoak, estilo nahasketa eta kutsu propioa jarrita.

EUDELena da iniziatiba. Besteak beste, prebentzio, babes eta sentsibilizazio neurriak ezartzeko konpromiso hartu du udalak, erakundeekin eta gizarte eragileekin elkarlanean.

Bihartik hasi eta ostegunera arte, hori barne, hiru greba egun deitu dituzte Gipuzkoako erresidentzietan.

Oso jendetsua izan zen larunbateko Oreretako Sagardo Eguna. Antolatzaileek horren barruko zozketaren zenbaki saridunaren berri eman dute.

Datorren astelehenean, hilaren 27an, Parke kaleko igogailuaren konpontze eta mantentze obren barne dauden azken bi lanekin hasiko da udala.

Galtzarabordako bilera asteazkenean, hilaren 29an, 18:00etan izango da, erretiratuen elkartean (Urdaburu,23).

19:30ean egingo dute euskal errepresaliatuen eskubideen aldeko mobilizazioa, Herriko Plazatik abiatuta.

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Errenteria-Oreretan, Lezon, Pasaian eta Oiartzunen. Ikusi hemen zerrenda.

Tabudemons elkarteak antolatutako kontzertuaren laugarren ekitaldiko kartel buruak jakinarazi ditu.

"Kudeaketa kolapsoa" egoeran dela udalerriko kontratazioa esan du alderdi sozialistak.

Gipuzkoa Taxi elkarteak aplikazioaren proba pilotua egingo du datozen egunotan, eta 943 47 00 47 telefonoa martxan jarri dute.

Auzo lokaleko balkoian zintzilik ziren hainbat herrialdetako banderak kendu dituzte oraingoan.