
Aste honetan atxilotu dute 32 urteko emakumea, eta baita 43 urteko gizonezko bat ere, Donostian. Ikerketa abuztuan abiatu zuten.

Bost hektareako eremua da ustiatu behar dena, eta horretarako 23.595 euroko aurrekontua dago. Proposamenak hilaren 29a baino lehen aurkeztu behar dira.

Hilaren 27an 51 urte beteko dira erregimen frankistak Txiki eta Otaegi erail zituenetik. 12:00etan izango da hitzordua, Arizmendienean.

Oiartzunen, Lezon eta Errenterian jarriko dute unitate mugikorra, eta txanda hartuta joan beharko da hara. Eskudirutan ordaindu behar da ikuskapena.

Oarsoaldeko herrien egungo beharretara egokitutako zerbitzu zabalagoa, koordinatuagoa eta egokitua eskainiko duela Lurraldebusek azaldu du Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismo eta Lurralde Antolaketako diputatuak.

Abendura arteko kontratua eskaintzen dute, luzatzeko aukerarekin. Astelehenetik ostiralera egingo luke lan langileak, 17:30-20:30 artean.

Ibargain musika eskolako eta Soinueneako kideen artean egindako lana izango da proiektu berriaren oinarria. Matrikulazioa udaberrian izango da.

Rallyetan kopilotu modura aritzen da Araitz Ortega Urdampilleta oiartzuarra. Dagoeneko zenbait lasterketa korritu ditu, eta pilotu izatea gustatuko litzaioke.

Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udalek bazterkeria egoeran edota arriskuan dauden pertsonentzako Eguneko Arreta Zentroa jarri dute martxan. Zerbitzua erabilgarri dago, baina inaugurazioa udazkenean egingo dute.

50. urteurreneko egitarauaren barruan kokatutako kultura aniztasunaren festa ospatu du Elizaldek. Musika eta jatekoa izan dira nagusi.

Euskal Herria plazatik kendu dituzte palmondoak, itxuraz, azpiko aparkalekuan kalteak eragin dituztelako. Konponketa lanak egingo dituzte.

Hilaren 26an eta 27an izango dira hitzorduak, eta horietatik bederatzi partida izango dira Karla Lekuona futbol zelaian.

Badiaren inguruan bizi direnen argazki erraldoia egiteko deialdia egin dute Lezotik. Ostegunean (hilaren 24an) egingo dute, 19:00etan eta Lezoko plazan.

Orotara kategoria ezberdinetako hamar konbate egongo dira. 18:30ean hasiko dira jardunaldiak, eta sarrerak aurrez erosi behar dira.

Elizalde Eskolaren 50. urteurreneko zozketa Xanistebanetan egin zuten, eta bidaia bat irabazi du errenteriarrak.

Gai nagusien artean Arritxuloko oroimen plakari egin zaion erasoa salatzeko mozioa eta 2027ko zerga ordenantzak daude.

Asteburuan zenbait partida jokatu dituzte OKEko kirolariek. Ohi moduan, HITZAri helarazi dizkio klubak emaitzak.

Urriaren 3an izango da topaketa, eta kontzertuaren ondotik bazkari herrikoia egingo dute. Zazpi alboka izango dira emanaldiko protagonista.

Urriaren 4an (igandea) izango da saioa, 11:00etatik 13:00etara. 35 euro balio du ikastaroak, eta izena eman behar da aurrez.

HITZAk eta Torrekuako eragileek hasitako elkarlanaren harira, TEKSeko Mattin Solis Uitzik Adimen Artifizialaren gaineko azalpenak eman ditu.