
Taldeak azaldu du Jaurlaritzaren txosten hori osatu gabe dagoela, eta gune logistikoa kokatuko luketen eremuari bakarrik dagokiola ingurumen ebaluazio agiri hori.

'Badiako ikastola txiki kementsu haiek' dokumentalaren aurkezpen jendetsua egin zen ostiralean Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.

Euskararen erabileraren beherakadak eragindako ezinegonak hainbat norbanako lezoar batu, eta egoera horri «buelta ematen hasteko garaia» dela iritzita euskara taldea eratu dute.

Indar erakustaldia egin nahi zuten, eta lortu dute. Herritarren interesak eta portuarenak antagonikoak direla agerian jarri dute gaur arratsaldean Lezon kalera atera diren dozenaka eta dozenaka herritarrek.

Lezoko liburutegiaren literatura lehiaketan parte hartzeko epea azaroaren 20ra arte da zabalik. Sariak abenduaren 11n emango dituzte.

Urteak daramate egunero-egunero portuko jardueraren eragina sufritzen. Kutsadurari eta zaratari aurre egiteko araudia betearaztea eskatu dute bizilagunek, eta osasuna erdigunean jartzeko.

Gobernu taldeak soldatak izoztu dizkielako kexu dira udal langileak. Hiru elkarretaratze egingo dituzte urrian eta azaroan.

Azahara Dominguezek eta Teo Alberrok bilera egin dute Pasaiako garraio publikoko zerbitzuaren inguruan hitz egiteko.

Kunkanak Torreatzeko gunean jada jarrita ditu eguzki plakak. Horien energia baliatzeko aukera dute bazkide erabiltzaileek.

Herriko urte bukaera arteko kultur emarian klasiko asko, eta berritasunak ere badaude. Gaur aurkeztu dituzte horiek guztiak.

EAJren salaketei erantzun die EH Bilduren udal gobernu taldeak: "Datuak behar bezala interpretatzeko ezinbestekoa da datuak kontrastatzea".

Andreone udal liburutegiak zazpi ipuin kontaketa saio jasoko ditu urria eta azaroa bitartean- 4-7 adin tartekoentzat dira.

Automobilismoko Espainiako Mendiko Txapelketako txapeldun izan da Aitor Gomez Martiarena lezoarra bere kategorian, 7 klasean zehazki.

Ostiral arratsaldean egin zuten Ziriku euskara taldearen aurkezpen irekia. Ekinbide zehatzak iragarri dituzte.

Tecnalia zentro teknologikoak Pasaiako portuko operazioek eragindako soinu inpaktua simulatu eta ebaluatzeko sistema berritzaile bat garatuko du, hiru fasetan.

Bi lanpostuak betetzeko deialdi publikoa egin du Lezoko Udalak. Urriaren erdialdera arte aurkez daitezke hautagaitzak.

Hilaren 27an ekitaldia egingo du Sortuk Karlos Saldise plazan. Bezperan, solasaldia eta kontzertua Donibaneko Kultur Aterpean.

Badiaren inguruan bizi direnen argazki erraldoia egiteko deialdia egin dute Lezotik. Ostegunean (hilaren 24an) egingo dute, 19:00etan eta Lezoko plazan.

Ikuskapen teknikoak Lezoko Udalaren brigadaren pabiloian egingo dira. Aurrez hitzordua eskatu behar da. Ziklomotorren txanda, aste honetan.