
Euskal Trenbide Sareak eta Pasaiako Udalak Antxoko plaza nagusiaren behin betiko diseinurako akordioa lortu dute. Obra gehienak ekainerako bukatzea aurreikusi dute bi erakundeek.

San Fermin eguna da gaurkoa, egun handia, eta asteburua gogorra izan bada ere, festarako eta ongi pasatzeko ez da aitzakiarik gaur ere.

Irrikaz eta gogotsu jaso dute gaur antxotarrek festen lekukoa. Zapi gorriz eta oihuz betetako Gure Zumardia lehertu dute herritarrek.

Programaren helburua da droga kontsumoari eta sexu praktika seguruei buruzko informazioa ematea. Gaur jarriko dute postua Ibaiondon, 00:00etatik 03:00etara.

Antxoko Dultzainero Taldeak kaleak girotzeko ardura izaten du sanferminetan. Jon Arrizabalagak haien zereginaren gainean hitz egin du.

Pasaiako Udalak akordio bat sinatu du Euskadiko Ferialari Autonomoen Elkargoarekin herriko festetako atrakzioak herritar guztientzako irisgarriagoak, euskaldunagoak eta jasangarriagoak izan daitezen.

Antxoko festa nagusiak hilaren 4tik 8ra bitartean izango dira, eta jai batzordeak eta herriko elkarte eta eragileek prest dituzte aurtengo ospakizunak.

Pasaiako Udalak ekitaldi berezi bat egingo du San Pedroko Herriko plazan aurtengo jaiak aurkezteko, 12:00etan.

Aurtengo jaiak iragarriko dituen kartelaren bila hasi da dagoeneko udala. Maiatzaren 15era bitarte bidali daitezke lanak.

Aurten 'Breaker' fanzinearen 40. urteurrena bete da, eta fanzine hori eta Breaker Fest heavy metal jaialdia Antxora itzuliko dira.

Kantujirak Antxoko kaleak musikaz beteko ditu larunbatean, 11:30etik aurrera. Zita hori prestatzeko, gaur entsegua egingo dute parrokiako etxabeetan, 18:00etan.

San Fermin eguna denez, Antxoko bulegoa itxita egongo da hilaren 7an. Donibaneko eta Trintxerpeko bulegoek ohiko ordutegia izango dute.

Uztailaren 4tik 8ra Antxoko sanferminak izango dira. Ospakizunek trafiko eta aparkaleku aldaketak ekarriko dituzte barrutira.

Antxotarrak San Fermin jaiak prestatzen hasiko dira hilaren 9an, 19:45ean, Antxoko liburutegian. Herritarrei dei egin diete parte hartzera.

Barrutiko festa txikien agertoki nagusia Biteri plaza izanen da. Ostiralean hasi, eta igandean bukatuko dira.

Hurrengo asteburuan ospatuko diren jaiek badute kartela. Kalean da jada irabazlearen lana.

Hilaren 27tik 29ra ospatuko diren jaiak iragartzeko 10-14 urte bitarteko haurrei begirako kartel lehiaketa antolatu dute.

Biharko 00:00etatik 3:00etara zabalduko dute postua, skate parkaren ondoan.

Estreinakoz, Don Boscon eta Usozeko eremuan aparkatzeko gune bana egokituko dituzte festek iraun bitartean.

Txosnan nor eta noiz ariko diren antolatzen hasi dira. Txandak egiteko jendea behar dute.