
Abuztuaren 3an izango da Xanistebanetako sokatiraren 38. edizioa. 30 emakume inguruk hartuko dute parte aurtengo hitzorduan.

Jarduera eta baliabideen mapatzea, boluntarioen mapatzea eta nahi gabeko bakardadearen egoeren mapatzea izango dituzte lan ardatz hurrengo zikloan.

Udal Euskaltegiaren eta Xenpelar AEKren artean, guztira 49 talde aritu dira lanean ikasturtean zehar.

11:00etan hasita, poesia izango da nagusi Oiartzunen. Gainera, poemak azalean eramateko aukera izango da, tatuaje saio bat antolatu baitute.

Galiziako Astea egingo dute hilaren 22tik 28ra hogeita hamabosgarrenez. Egitarau zabala ondu du Gipuzkoako Galiziako Etxeak aste osorako, kultura, gastronomia eta folklorea erdigunean jarrita.

Donostiako Merkataritza Epaitegiak ontzat eman du operazioa, likidazio eta salmentaren artean, bigarrena aukerarik egokiena dela iritzita.

Euskal Herriko koreografia sare bat sortzeko helburuarekin, abian da DOBLA mugaz gaindiko iniziatiba.Miarritzen egindako aurkezpen ofizialean parte hartu du Errenteriako Udalak, proiektuko kide gisa.

EMKE Banda omenduko du aurten kirol elkarteak, baita Iztieta-Ondartxoko auzo elkartea eta bizilagunak ere. Euskotren Ligan eta KAE 1 Ligan ariko diren arraunlariak aurkeztuko ditu elkarteak, jendaurreko ekitaldian.

Bi partida profesional jokatuko dituzte, 18:00etan hasita.

Elizaldeko etxebizitza bat zozkatuko da tasatuen eskatzaileen udal erregistroan izena emana izan, eta horren ezaugarriekin bat egiten dutenen artean.

Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak antolatu du aurkezpena, hilaren 24an, asteazkenarekin Joxepa Antoni Aranberri anitzenean.

Euskararen egoera irauli eta herritarrak saretu, aktibatu eta antolatzea helburu duen Euskaltzaleon Plazak dinamikaren barruko saioa izango da

Larunbatean izango da emanaldia, 20:00etan hasita, doan.

Larunbatean izan zen hitzordua, eta 70 lagun inguru elkartu zirela kontatu dute. Bazkariaren ondotik musika izan zuten lagun.

30 minutuko esperientzia izango da, eta aurikularrekin egin behar da. Aurkezpena ostiralean (hilak 19) izango da, 19:30ean, Tabakaleran.

Atzotik (hilak 15, astelehena) Altzate igerilekuan udako ordutegia eta zerbitzuak dira indarrean.

Pasaia Kayak elkartearen gidaritzapean, bi saio antolatu dituzte: gaur (asteartea) 18:00etan eta bihar (asteazkena) 10:00etan.

Uztailaren 27an sardina postua jarri ahal izango dute herriko kuadrillek. Eskaerak aurkezteko epea hilaren 22tik uztailaren 3ra bitartean izango da.

Bekoz Beko elkarteak Pasaiako Emakume Sortzaileen IV. Azoka egingo du larunbatean Antxoko Biteri plazan, 11:00etatik 14:00etara.

10 eta 25 urte arteko pertsona bakoitzak hamar abesti proposa ditzake: zortzi euskaraz eta bi beste edozein hizkuntzetan. Bihar amaitzen da epea.