
Igandean jokatu zituzten finalak, eta, besteak beste, Argote eta Bereziartuak lortu zuten txapela. Kontsultatu emaitza guztiak, hemen.

Bizikletaren erabilerak gora egiten jarraitzen du, eta joan-etorrien ia erdia modu jasangarrian egin dira aurten, iazko datuak bost puntutan hobetuz.

Hilaren 28an hasiko dira gizonen Eusko Label Liga eta emakumeen Euskotren Liga, eta sanjuandarrek Santiago plazan aurkeztuko dituzte bi ontziak, 12:30ean.

'Batelerak' ontzia hirugarren postuan sailkatu zen atzo Euskadiko Txapelketan, eta 'Erreka' bigarrenean Lekeitioko estropadan.

Debako Aldats pilotalekuan Erremintan garaipena berriro Errenteriakoentzat.

Intxixu Trail lasterketan izan da gaur HITZA. Helmugako zein sari banaketako zenbait irudi bildu ditu hedabideak.

Intxixu Trailen XI. lasterketa jokatu da gaur; 250 pertsonak eman dute izena, eta Josu Urrestarazu eta Leire Urritegi izan dira irabazleak.

Errenteria, finalerdietan da; aurkaria, Deba. Joaneko partidak Debako Aldats pilotalekuan jokatuko dituzte asteburuan. Ordua oraindik zehaztu gabe dago.

Emakumezkoen finalaz gain, gizonezkoek hiru partida jokatuko dituzte: lehen, bigarren eta hirugarren mailetan, hain justu.

Trintxerpeko Itsastarrak Mendi Taldea eta Herrerako Mendizaleak Errioxara joango dira hilaren 27an eta 28an.

Hernaniren aurka jokatuko dituzte partidak hilaren 13an, 18:00etan, Hernaniko pilotalekuan. Azkoitiari 4-2 irabazita lortu dute finalerdietako txartela.

Hilaren 20an egingo dute eta Oarsoaldeko Itzuliaren seigarren etapa izango da.

Zirraraz betetako asteburua izan da Allerru Kirol Elkartearentzat. Lezoko futbol taldeko bi ekipok asko izan dute jokoan.

Gizonen talde nagusiak mailari eusteko partida jokatuko du Plazetan; Nesken F-8 taldea, berriz, Gipuzkoako Kopako finalean izango da.

Asteburuan 2-1 irabazi zion Oiartzunek Azkoitiari. Orain itzulikoa jokatuko dute Gurea pilotalekuan, ostiralean (hilak 5), 21:00etan hasita.

Erremontari herriz herri iniziatibaren ekitaldi berria abian da, eta Errenteria-Oreretak bat egin du. Erremontea zabaldu eta jendearengana iritsaraztea du helburu proiektuak.

Gizonen Gorengo Mailako taldeak jaitsiera ekiditeko kanporaketaren joaneko partida jokatuko du Arrasaten.

Oiartzungo taldea Azkoitiaren aurka lehiatuko da, eta partidak bihar (hilak 29, ostirala) izango dira, Madalensoron.

Orereta Rugby taldeak herritar oro animatu du gerturatu eta bat egitera.

Gipuzkoako Pasaka Txapelketa - Zizurkilgo Zimiterioa Sariko finalak jokatu zituzten atzo, eta Txosteko Urbieta IV izan zen irabazleetako bat.