
Hilaren 30era arte egongo da bozkatzeko aukera. Sariduna UKABek, udalak eta herriko kirol elkarteek osatzen duten kirol aholku kontseiluak, aukeratuko du.

Gazteekin zuzenean lan eginez, kirol ingurunean ematen diren botere harremanak, lehiakortasuna eta hizkuntza ohiturak eraldatzeko estrategiak proposatzen ditu egitasmo horrek.

Donibane Eskubaloiako gizonen lehen taldea Euskadiko Ligako txapeldun izan da, eta txapeldunen garaikurra jasoko du bihar sasoiko etxeko azken partidan, 20:00etan.

Giriziaren Euskal Herriko pala txapelketako hamaika partida jokatu dituzte asteburuan, eta horien emaitzen berri eman dute antolakuntzakoek.

Sestaoko lehian beste lau domina lortu dituzte arrosek. Hibaikak bi domina irabazi ditu, eta San Pedrok bat.

Kopako finalean Reala babesteko Zubitxo Dantza Elkartearen ekimenez bi dantza saioren grabazioa egin dute Lezon.

Hilaren 1etik Neo enpresa ari da Bekoerrota kiroldegia eta Altzate igerilekua kudeatzen. Erabiltzaileentzat ez da aldaketarik izango.

Ultrafondoko lasterkari antxotarrak denboraldi bikaina darama, jokatutako azken bi probak bere egin baititu. Orain, begiz jota du zortzi eguneko munduko txapelketa.

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako joko garbiko finala irabazi dute Txostekoek. Zubieta 2 taldearen aurka 40-11 gailendu dira.

Udaltzaingoa, bestalde, indarkeria matxistaren kontrako plan integralaren idazketan parte hartzen ari dela diote.

Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordeko ordezkari batzuk Pasaia Badia Aktiboaren estrategiaren nondik norakoak ezagutu zituzten atzo.

Asteburuan jokatuko da Sestaon (Bizkaia) Euskadiko Batel Txapelketa. Bihar (larunbata) sailkapen estropaden txanda izango da 15:00etatik aurrera, eta etzi finalak 09:30ean hasita.

Ibilbidea Pikoketan hasi eta Exkaxen bukatuko da; bost orduko ibilaldia izango da denera.

Iragan asteburuan zortzi partida jokatu zituzten Madalensoron, eta horietatik hiru bikote Oarsoaldekoak ziren.

Galtzaraborda kiroldegiko instalazioak itxita egongo dira apirilaren 2tik 6ra, eta Fanderiakoak, berriz, apirilaren 2an, 3an eta 6an.

Antxoko Topaguneak Moliño Trail mendi lasterketa egingo du lehen aldiz maiatzaren 9an, barrutiko berdeguneak erakutsi eta herria aktibatzeko. Lasterketaz gain, bazkaria eta kontzertuak egingo dituzte.

Euskal Herriko pala txapelketa irekiko hamaika partida jokatu dituzte asteburuan; lehen, bigarren zein hirugarren mailan lehiatu dira.

Gaurtik (hilak 13) igandera bitartean zenbait partida jokatuko dituzte Oiarpeko pilotariek. Ikusi norgehiagoka guztiak, hemen.

Oiartzun Kirol Elkarteko kirolariek zenbait partida jokatuko dituzte asteburuan etxean zein kanpoan. Ikusi hitzordu guztiak, hemen.

Team Latigo Boxing Klubak antolatu du udalaren laguntzarekin. Bederatzi borroka amateur jokatuko dituzte igandean, hilak 15.