
Hilaren 16tik 25era bitartean, Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldien 45. edizioa egingo da. Aurtengoak sei emanaldi izango ditu, eta horiek lau barrutietan izango dira.

Ander Lacalleren 'Londreseko momia' lanak irabazi du Lezoko IV. Irakurketa Dramatizatuen Partida, publikoak hala erabakita.

Zinemagile lezoarraren figura nahiz obra omendu eta ezagutaraziko dituzte hura hil eta 20 urtera. Proiekzioak eta solasaldiak egingo dira.

Gaur Gipuzkoako V. Alboka Topaketa egingo dute Oiartzunen. Euskal Herriko zenbait museotako bildumatako albokak izango dira oholtzan erabiliko dituztenak.

Andoni Egaña, Alaia Martin, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga eta Jon Maia bertsolariak izango dira Niessen kulturguneko oholtza gainean, hilaren 17an.

Lezoko liburutegiaren literatura lehiaketan parte hartzeko epea azaroaren 20ra arte da zabalik. Sariak abenduaren 11n emango dituzte.

Beheko solairuan daude ikusgai baserritar jantziak, hamabost denera; guztiak XIX. mendeko jantzien erreplikak dira.

Programazio zabala eta askotarikoa urritik abendura Niessen kulturgunean eta Lekuona Fabrikan.

Oarsomusikak antolatuta, hilaren 10ean Euskal Herrian egiten den hardkorearen oparoena entzuteko aukera izango da Niessen kulturgunean.

Ostiralean Ondartxok antolatzen duen San Pedroko Musika eta Abesbatza astearen 41. ekitaldia hasiko da barrutiko elizan. Aurtengoak bost emanaldi izango ditu.

Jaialdiaren bosgarren edizioa azaroaren 30etik abenduaren 5era egingo dute, eta parte hartzeko aukera azken txanpan sartu da.

Muxikoek plaza hartuko dute datorren igandean, hilak 11.

Jaialdiko euskarazko atalean irabazi du errenteriarrak 'Gepeto berriak' lanarekin.

Bi diana eta bi kontzertu emango ditu hilabete honetan udal txistulari taldeak.

Ostiralean, hilak 9, izango da liburu aurkezpena; Argentinara egindako bidaiaz ere ariko dira saioan Benito eta Mazpule.

Urriaren 3an hasi eta azaroaren 14an amaituko da. Arriskuan dagoen kultura ondarea ikusarazi eta hura nola babestu eta transmititu jorratuko dute.

Andreone udal liburutegiak zazpi ipuin kontaketa saio jasoko ditu urria eta azaroa bitartean- 4-7 adin tartekoentzat dira.

Lehen proiekzioa bihar (larunbata) izango da, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, 17:30ean. 'Tafiti eta bere lagunak' da lehen proposamena.

Antxoko Mutxikoen elkarteak eta Alarkide taldeak mutxikoak egingo dituzte bihar (larunbata) 12:00etan, Gure Zumardian.

Niessen elkarte gastronomikoak antolatuta, igandean izango da emanaldia, 12:00etan hasita, Afagi elkartearen alde.