
1987. urtean hil zuen Guardia Zibilak Luzia Urigoitia ETAko militantea Trintxerpen, atxilotzerakoan emandako tiro baten ondorioz. 'Lutxi eta zuhaitza' dokumentala ondu du Garrok, poliziaren bertsioari kontra egiteko.

1931n Donostiara manifestazioan abiatutako hainbat portuko langile erail zituen Guardia Zibilak Ategorrioetako erlojuaren parean. Manifestazio hura abiatu zen tokian omenaldia egin diete hildako eta zaurituei.

Sindikatuek, Sare Herritarrak eta Etxerat elkarteak deituta, 19:30ean elkartuko dira Herriko Plazan.

Iranekin Bat elkarteak antolatuta, hitzaldia egingo dute hilaren 30ean 12:00etan Gaztañoko auzo lokalean.

Hezkuntza Sailari desadostasuna adierazteko elkarretaratze zaratatsua egin dute plazan. Ezohiko plenoa ere izan da gero udaletxean.

Frantziako Estatuko espetxetan betetako zigorra aintzat hartuta, eta zigorra osorik beteta, gelditu da aske oreretarra.

Errepublikaren aldeko aldarria lau haizetara zabalduko du Pikoketa Oarsoaldeko Errepublikazaleen elkarteak igandean. Urteroko hitzordua du elkarte horrek eta ohi bezala Alabergako biribilgunetik kalejiran aterako dira 12:00etan.

Xose Ramon Reboiras Noia, Moncho Reboirasen gainekoa da dokumentala. 1975eko abuztuaren 12an hil zuen poliziak Reboiras, bizkarretik hiru tiro eginda Ferrolen (Coruña, Galizia) UPG Union do Pobo Galegoko kidea.

EBOH figura OHZn txertatzeak Pasaiako portuaren eta Hondarribiko aireportuaren inguruko udalerriak konpentsatuko dituela adierazi du alderdi jeltzaleak.

Pasaiako Sarraskia Argitu taldeak ekitaldia antolatu du iganderako. Sarraskiaren 42. urteurrena beteko da etzi.

Alderdi jeltzaleak "oso larritzat" jo du alkateak eta udal gobernuak aparkalekuaren ordenantzari buruzko epaiaren ondoren izan duten jarrera.

Hogei urte dituzten proiektu "estrategikoak" ez dituela egin salatu dute sozialistek eta ekiteko ezintasuna egotzi gobernu taldeari.

Etxebizitzen birgaitze, irisgarritasun eta eraginkortasun energetikorako laguntzak prestatu ditzala eskatu dizkio udal gobernuari.

Basari elkartearen ekimenez Palestinarekin Elkartasun Eguna egin zen larunbatean Pasaiako barrutian.

Aurreko legealdian ezarri ziren neurriak EH Bilduk kritikatu zituela esan dute jeltzaleek, baina ez dituztela atzera bota.

Espazio publikoaren "kaltetzea" eten nahi duela esan du alderdi jeltzaleak, eta Ordenantza Zibikoa berehala martxan jartzea ezinbestekoa jo du horretarako.

Fernando Alonso kazetariak Belaunaldien arteko katebegia liburua aurkeztuko du Lezon hilaren 26an, asteartea, Ibai Ondon.

Hilaren 22an, ostiralarekin, egingo dute elkarretaratzea GOT Grupoa Oarso Taldeak eta Gerrarik ez plataformak deituta.

Betiere sozialisten adierazpenen arabera, bide administratiboa agortu du udalak Eusko Jaurlaritzak helegitea ez duelako onartu.

19:30ean egingo dute euskal errepresaliatuen eskubideen aldeko mobilizazioa, Herriko Plazatik abiatuta.