
Errenteriako Udalak bi urrezko sari jaso ditu hiri, herri eta eskualdeen inklusioaren eta aniztasunaren aldeko jardunbide onenak saritzen dituen Europako Batzordearen sarietan.

Hezkuntza Sailari desadostasuna adierazteko elkarretaratze zaratatsua egin dute plazan. Ezohiko plenoa ere izan da gero udaletxean.

Meipiko Jai Batzordeak eta Xantixa Kultur Elkarteak Udaberri Festa antolatu dute astebururako. Jarduerak ostiralean eta larunbatean izango dira.

Orereta Rugby Taldeak eta Gipuzkoako Federazioak antolatu dute jardunaldia Mikel Odriozola estadioan.

50. urteurrena ospatzeko jarduera andana antolatu ditu Elizaldek. Hurrengo hitzorduan Ander Imaz, Unai Amiano eta Unax Landa izango dira protagonista.

Hiltegi zaharraren ondare arkitektonikoa zaindu eta balioan jarriko du obrak.

Zozketa publikoa izango da, eta hilaren 29an egingo dute, pleno aretoan. 10:00etan izango da hitzordua, eta nahi duen oro bertara daiteke.

Tomas Garbizu kalearen azpialdeko zatia berriz ere zabalik da. Orain bigarren faseko lanekin ari dira.

San Marko Eguneko erromeria egingo dute igandean, hilak 26, Bizarain mendian San Marko gotorlekuaren inguruan.

Oarso Bidasoko mobilizazioa izango da; 12:00etan abiatuko da Errenteria-Oreretako Herriko Plazatik.

Plana eraginkorra eta partekatua izatea nahi du udalak, eta horretarako parte hartze saioak antolatu ditu.

Gautenari aitortza egingo diote bere lanarengatik, eta Egiluze ikastetxera heldu zela 10 urte bete direlako.

Liburuaren Egunaren harira, idazlea Trintxerpeko liburutegian izango da, 19:00etan. Obrak antzerkia eta garapen pertsonala jorratzen ditu.

Lezobidea kalea itxita egongo da larunbateko 10:10etik igandeko 02:00etara, eta autobus geltokia Meipiko biribilgunera lekualdatuko da.

Zahartzeko moduei buruz hausnartzeko zikloa antolatu du Emakumeen Etxeko programazio taldeak.

Gaur San Pedron eta Trintxerpen egingo dira jarduketak, eta bihar, Antxon. Helburua da udalerriko errepideen egoera hobetzea.

BIBErlazioak egitasmoaren barruan, Pintxo-Topa topaketa egingo dute hilaren 23an (osteguna) BIBEtokin.

Bi musikariek kontzertua emango dute hilaren 23an (osteguna) Lezoko Gurutze Santuaren basilikan.

Boxeo jaialdia izango da Beraungo Erabilera Anitzeko Pistan Team Latigo Boxing Club-ak antolatuta, Errenteriako Udalaren laguntzarekin.

Larunbatean (hilak 25) izango da txapelketa, arratsaldeko lauretan hasita. Izen ematea 34 bikotera mugatu dute.