
Lurraldebusek Oarsoaldea, Irun eta Hondarribirako eskaintzen dituen zerbitzuetan aurreikusitako aldaketak izan dituzte hizpide.

Eskualdeko establezimenduekin ari dira lanean hekoa erabiltzeko. Diruaren iruditeria edota billeteen xehetasunak aurkeztu dituzte gaur.

Otegik atzo izan zuen saioa Donosti-Berri elkartean. Oreretarraren txanda, berriz, urriaren 9an izango da, ACD Aiete elkartean.

%2,4ko eguneraketa aplikatzea proposatu dute, nahiz eta zenbait kasutan izozteak ere aurreikusi dituzten. Proposamena ordezkaritza duten alderdi politikoei aurkeztu zaie.

Udalbatzan erabaki behar dute oraindik proposamena, baina behin onartuta, eskolak Herri Arte Eskolaren egoitzan izango dira. Urtarrilean hasiko da ikasturtea, eta irakasleak langile publikoak izango dira.

Feministen Asanbladak 18:30ean Doneztebe plazan egingo duen elkarretaratzearekin bat egin eta herritarrei bertaratzeko deia egin die udalak.

Aurten ere martxan jarriko du Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak Mintzalaguna programa; euskara eroso erabiltzeko, galdutako jarioa berreskuratzeko eta lotsa galtzeko ezinbesteko espazioa eskaintzen du programak.

'Euzkadiko borrokalarietako bat naiz' liburua ondu du bikoteak. 1936ko gerran Gipuzkoan izandako boluntario internazionalistak ikertu dituzte, eta 180 aurkitu dituzte artxibo historikoak miatuz.

Juneren Hegoak elkarteak bere izena duen eguna ospatuko du urriaren 3an. Eguerdira arteko jarduerak, elkarteak egiten duen lana ikusarazi, sentsibilizatu eta lanean jarraitzeko baliabideak eskuratzea du helburu.

Urriaren 1ean jarriko dute martxan herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektorea sustatu eta herritarren kontsumoa tokiko establezimenduetara bideratzeko.

Momentuz 120 lagunetik gora eman dute izena 1976ko kintoen bazkarian parte hartzeko.

Bilera deialdia irekia da, eta Wikipedia munduan sartu nahi duen herritar orori zuzenduta dago.

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Errenteria-Oreretan, Lezon, Pasaian eta Oiartzunen. Ikusi hemen zerrenda.

Gure Zirkuak hamalau emanaldi egingo ditu udalerrian urriaren 2tik 24ra bitartean.

Eskaerak Zu! Zure Udala arreta zerbitzuan egin behar dita urriaren 13a baino lehen.

Foru plazan egingo du ekitaldia Sortuk 12:00etan hasita, 'Loturak askatzera!' lelopean.

Hainbat jarduera antolatu ditu udalak aste honetan barrena , Europako Mugikortasun Jasangarriaren Astearekin bat eginda.

Larunbatean emango du kontzertua abesbatzak Azpeitian; harekin batera ariko da Andra Mariren orkestra eta bakarlari taldea, Mozarten 'Requiem'a interpretatzen.

Badiaren inguruan bizi direnen argazki erraldoia egiteko deialdia egin dute Lezotik. Ostegunean (hilaren 24an) egingo dute, 19:00etan eta Lezoko plazan.

Sei tailer eta sorkuntza espazio bat izango ditu martxan gaztañoko auzo lokalak ikasturte berrian. Lehen hitzaldian etxekoak izango dituzte protagonista, 1990ean egindako Euskal Herria-Txina bizikleta bidaiaren kontaketa egiteko.