
Etxebizitzaren gaiarekin lotutako informazioa, orientazioa eta izapideetarako laguntza eskainiko du zerbitzu ibiltari berriak.

Oinezkoen zubiak jarri ondoren, Pekin errekastoaren ibilgua urez hornitzeko lehen probak ere egin dituzte.

Iokin Maiza argazkilariak 'Piraguismoa' izeneko argazki emanaldia egingo du hilaren 15ean; bi egun geroago GR225 Ezkabako ihesaren bigarren etapa egingo du Urdaburuk.

'Gernikaren herritik Genozidiorik ez! gerrarik ez!' lelopean elkarretaratzera deitu du Gernika Palestinak bihar, osteguna, 19:00etan Herriko Plazan.

Errenteria-Oreretako agiri zaharrenen edukia argitara aterako du Errenteriako Udalak hilaren 18an 18:30ean hasita Joxepa Antoni Aranberri anitzenean antolatu duen hitzaldian.

Moda pasarela bihurtuko da Lekuona Fabrikaren Sorlekua hilaren 17an, eta bertan Errenteria-Oreretako hamasei merkatarik udazken-neguko proposamena aurkeztuko dute.

Ezker paretan lau jardunaldi egin dituzte dagoeneko eta trinketean lehen bi jardunaldiak egin dituzte jada.

Ernai gazte antolakundeak deituta Euskal Herriko 26 herritan, eskualde burutan, elkarretaratzeak egin dituzte etxebizitzaren auziari erantzun integrala eta benetakoa aldarrikatu, eta faxismoari galga jartzeko.

Pentsio, zaintza eta osasun publiko duinen aldeko borrokan irmo jarraitzeko konpromisoa berretsi du Duintasunak gaur.

Hogeita seigarren urteurrena ospatzeko egitarau zabala ondu du Oreretako Gazte Asnbladak, Ibon Zabala gogoan; egun handia hilaren 24an ospatuko dute, egun osoko egitarauarekin.

Errenteria-Orereta eta Pasaiako udaletxeen aurrean protestak egin dituzte udal langileek; manifestazioa Donostian izan da 12:00etan.

Etxebizitza hutsari kanona ezarri, kultur jarduera kalean egiteko bidea erraztea, eta errekarga elektrikoa egiteko guneak instalatzeko hobariak hobetzea ere eskatu du.

Jaialdiaren bosgarren edizioa azaroaren 30etik abenduaren 5era egingo dute, eta parte hartzeko aukera azken txanpan sartu da.

Asteazkenean, hilaren 14an, izango da 19:00etan hasita Merkatuzarreko balioanitz aretoan.

Azaroaren 14an egingo dute bazkaria 1961ean Errenteria-Oreretan jaiotakoek.

Muxikoek plaza hartuko dute datorren igandean, hilak 11.

Jaialdiko euskarazko atalean irabazi du errenteriarrak 'Gepeto berriak' lanarekin.

Bederatzi ikastaro antolatu ditu KZguneak azarorako; izena eman behar da horietan parte hartzeko.

Bi diana eta bi kontzertu emango ditu hilabete honetan udal txistulari taldeak.

Errenteria Top Fighters txapelketaren zazpigarrena egingo dute hilaren 25ean; 25 euro balio dute txartelek harmailarako zein aulkirako.