
Auzoko bizilagunen eskaerari erantzunez, bertan jarri dute Xorrolak herri barruan egingo duen hamazazpigarren geltokia.

Bi udalekuetan aisialdiaren oinarri hezitzaileak bultzatzen direla diote, bai eta garrantzia eman ere euskarari, euskal kulturari eta Euskal Herriari.

Bihar, larunbata, egingo dute Oiartzunen Poesia Eguna. Aurten egun bakarrera laburtu dute egitaraua, baina ez da aspertzeko aukerarik egongo. 'Poetattoo' egitasmoa da berritasunetako bat.

Urteko bigarren zozketa hilaren 29an egingo dute, eta alegazioak aurkezteko azken eguna hilaren 10a da. Behin betiko zerrenda 20an argitaratuko dute.

Oarsoaldeko Txirrindulari Eskolak eta Oiartzungo Udalak elkarlanean egingo dituzte berritze lanak. Parke berria abuzturako erabilgarri egotea aurreikusi dute.

Esteban Muruetagoiena torturaren biktima izendatu dutelako pozik azaldu da udala, "udal honek egindako aitortza berresten duelako".

Egiari Zor fundazioak eman du Aitortza eta Erreparaziorako Euskal Legearen esparruan egindako aldeko ebazpenaren berri.

Xorrola berria erostea, gizarte larrialdietako aurrekontua handitzea eta udala Argitturri energia kooperatibako bazkide egitea onartu dute, besteak beste, ekaineko osoko bilkuran.

LGTBIQ+ pertsonen Eskubideen Eguna izango da igandean (hilak 28), eta Oiartzungo bi udal taldeek adierazpen instituzionala adostu dute.

Bisita gidatuak, jolasak, erakusketak, tailerrak edota Arditurri-3 erromatar garaiko meatze galeriara bisita gidatuak izango dira egun horretan.

Zubieta 1 taldearen aurka jokatu zuten atzo finala, eta 13-9 irabazi zuen Oiartzungo taldeak norgehiagoka.

Euskal Selekzioak bere lekua behar duela aldarrikatu dute Oiartzunen. Dozenaka lagun bildu dira Gure Eskuren deialdiari erantzuteko.

Uda hastearekin batera, Errenteria-Oreretako, Oiartzungo eta Pasaiako bulegoek ordutegia zabalduko dute uztailan eta abuztuan.

Oiartzungo ordainlekuan portiko berria jarriko dute, eta eguerditik goizaldera bitartean afekzioak sortuko dira zenbait gunetan.

Oarsoaldeko GKSk eta Agerrealde kultur elkarteak antoalatu dute saioa, eta Endika Loiola, Izaro Retegi eta Eñaut Arbelaitz izango dira hizlariak.

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Errenteria-Oreretan, Lezon, Pasaian eta Oiartzunen. Ikusi hemen zerrenda.

Txost taldea Zubieta 1 taldearen aurka lehiatuko da 10:30ean, Beheko plazan.

Oiartzungo Gure Eskuk deituta, euskal selekzioak edozein kirol eta nazioarteko edozein txapelketa ofizialetan bere lekua izan behar duela aldarrikatuko dute.

Kartelak autobus geltokietatik kendu nahi ditu udalak, "gardentasuna mesedegarria baita bide segurtasunerako zein sexu erasoak ekiditeko".

Elizalde Eskolak martxoan argitaratu zuen abestia, baina berriki egin dute publiko bideoklipa. Youtuben dago ikusgai.