
Azkuen Memorialaren XIII ekitaldia aurkeztu dute gaur Errenteria-Oreretako Agustinetako elizan. Zikloaren barruan, organo kontzertua hartuko du espazio horrek larunbatean, 19:00etan.

Ohi moduan urteko azken egunean izango da 6,5 kilometroko korrikaldia. Zortzi euroren truke eman daiteke izena lasterketan.

Elizalde Eskolak mende erdiko liburua aurkeztuko du bihar, eta igandean (hilak 15) Zine Zikloa abiaraziko dute.

Errenteria-Orereta eta Oiartzunen izan dira greba orokorreko eskualdeko mobilizazioak, handiak. Jarraipen zabala izan du gaurko egunak.

Oarsoaldeko Ikamak deitutako kanpaldia egin dute Errenteria-Oreretako Herriko Plazan, gaurko greba orokor deialdiaren harira

Atzo hasi zen Azaroaren 11ko, gaurko greba orokorra Oiartzunen. Herriko hainbat eragileren ekimenez Done Eztebe plazaren erdigunea hartu zuten grebalariek, kanpaldiarekin hasi zirelako.

Abenduaren 1a da laguntzak eskatzeko azken eguna. Aurten gehienez ere 3.000 euro jaso daitezke laguntzetatik, iaz baino 1.000 euro gehiago.

122 oiartzuarrek bukatu zuten atzoko Behobia-Donostia, eta horien artean azkarrenak Urritegi Getaria anai-arrebak izan ziren.

Behobia-Donostiaren 61. ekitaldiak korrikalariz eta ikuslez beteko ditu beste behin Irungo, Hondarribiko eta Oarsoaldeko errepideak eta horien ertzak. 30.000 parte hartzaileetatik 1.625 izango dira bertakoak.

Igandean Behobia-Donostian izango diren Hondarribiko, Irungo, Errenteria-Oreretako, Lezoko, Oiartzungo, Lezoko eta Pasaiako korrikalariekin hitz egin du HITZAk. Euren bizipenak eta asmoak partekatu dituzte.

Gaurtik (osteguna, hilak 12) hasita dozena bat partida baino gehiago jokatuko dituzte pilotariek. Gaur bertan lau hitzordu izango dituzte Madalensoron.

Besteak beste, gaurko greba orokor egunaren harirako informazio piketeak Arragua auzoan izan dira. Herria erabat itxita esnatu da.

Langileen greba eskubidea nahiz informazio eskubidea bermatzeko gutxieneko zerbitzuekin lan egingo du bihar (hilak 11, asteazkena) hedabideak.

Astero bezala, Oiartzun Kirol Elkarteak klubak jokatu dituen partiden emaitzak helarazi dizkio HITZAri. Hona hemen kronikatxoak ere.

Dozena bat partida baino gehiago izan dituzte azken egunetan pilotari oiartzuarrek. Ikusi emaitza guztiak albiste honetan.

LABek asteazkeneko (hilak 11) grebaren harira Oiartzunen antolatu dituen jardueren berri eman du berriki. 10:30ean elkartuko dira Donostiara joateko.

141 patinatzailek bukatu zuten atzoko Behobia-Donostia Horietatik hamazazpi Oarso Bidasokoak izan ziren.

Zenbait eragilek antolatuta, pitza-potea, irakurketa dramatizatua, gaubela musikatua eta grebalarien gosaria egingo dituzte bihar (hilak 10).

Oarsoaldeko Euskara Batzordearen egitasmoa da. Euskaraz erosten duenak oihalezko poltsa eta irudidun hiztegitxo sorta bana jasoko du.

Kulturgintzaren eredu berrien inguruan hausnartuko dute aurtengo Hitzen Lihoa literatur zikloan. Azaroaren 13tik 15era egingo dute.