
Hilaren 14tik azaroaren 9ra izango dira auzoetako hitzorduak. Lehena Arragua izango da, eta jarraian Karrika.

Hilaren 11n egun osoko egitaraua izango da Oiartzunen. Programazio hori hilaren 25eko 'Zazpi jauziz, herri bat' dinamikaren atarikoa da.

Ostegunetik (hilak 8) igandera bitartean izango da XX. garagardo azoka. Bihar, baina, Palestinaren inguruan ariko dira Aldeguna elkartean.

Gernika-Palestina herri ekimenak deituta, kontzentrazioa egingo dute ostegunean (hilak 8) Beko plazan, 19:00etan.

Buru osasunaz modu irekian hitz egitea da jardunaldien helburua, esperientziak elkarbanatu eta bide berriak eraikitzeko. Ostegunean izango da lehen saioa.

Gaur Gipuzkoako V. Alboka Topaketa egingo dute Oiartzunen. Euskal Herriko zenbait museotako bildumatako albokak izango dira oholtzan erabiliko dituztenak.

Garagardo azoka, mendi martxa, tokiko produktuen azoka, bertso bazkari autogestionatua eta beste hainbat ekintzako egitarau oparoa antolatu du Oiartzungo Udalak herriko eragileekin batera.

17:00etan hasita, zenbait jolasetan parte hartzeko aukera izango dute herriko txikiek. 'Mugarri' antzerki musikatua izango da gero, 19:30ean.

Luberri museoak 'Geologia eta gizakia' bisita komentatua antolatu du larunbaterako (urriak 3). 10:00etan izango da, eta izena eman behar da.

Bertso bazkari autogestionatua egingo dute urriaren 10ean. Txartelak Kabitxo tabernan eskuratu behar dira, bost euroren truke.

Oiartzun Kirol Elkarteko futbolariek 19 partida jokatuko dituzte larunbatean zein igandean, eta horietatik 10 Karla Lekuonan izango dira.

Orotara 24 partida jokatu dituzte oiartzuarrek; horien artean 12 irabazi dituzte, 9 galdu eta beste hiru berdindu.

Urriaren 3an hasi eta azaroaren 14an amaituko da. Arriskuan dagoen kultura ondarea ikusarazi eta hura nola babestu eta transmititu jorratuko dute.

Hondakinak gaika bildu eta birziklatzea da helburu nagusiena, "errefusagatik ahalik eta gutxien ordaintzeko". Horretan lan egiten duten aparteko erakunde publiko bat jardungo da hondakinen biltzean.

Arraguako bi logelako etxebizitza bat zozketatzen da. Urriaren 9ra arte dago epea alegazioak aurkezteko eta urriaren 20an argitaratuko da behin betikoen zerrenda.

Datozen egunetan zenbait partida jokatuko dituzte Oiartzun Kirol Elkarteko futbolariek. Hitzordu gehienak Karla Lekuonan izango dira.

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Errenteria-Oreretan, Lezon, Pasaian eta Oiartzunen. Ikusi hemen zerrenda.

Faxismoaren eta espainolismoaren aurrean, hilaren 12an herri eskolak egingo dituzte Pasaia-Lezo Lizeoan, 10:00etatik aurrera.

10:00etatik 13:00etara bitartean Doneztebe plazan elkartuko dira dozena bat postu. Jakiak edota bitxiak bezalakoak erosteko aukera egongo da.

Igandean (urriak 4) askatuko dituzte Basabizi zentroan sendatutako animaliak. 11:00etan izango da hitzordua, eta izena eman behar da aurrez.