
Bilbon hasi da gaur Zero Zabor Uretan kanpaina. Materrek geldialdiak egingo ditu euskal kostaldeko zortzi portutan, jarduerak egiteko. Pasaian hilaren 22tik 24ra bitartean izango da.

Trebera taldeak 'Ziaboga' ikuskizuna eman zien antxotarrei atzo San Fermin elizan, festen atariko bezala.

Oporrak Bakean programaren bitartez, Oarsoaldean dira uda pasako dute zazpi haur sahararrak. Harrera instituzionala egin diete gaur Pasaiako udaletxean.

Ostegunean Zero Zabor Uretan kanpainaren zazpigarren ekitaldia abiatuko du Materrek Bilbon. Itsas zeharkaldi bat da, eta euskal kostaldeko zortzi portutan izango dira, jarduerak eginez. Pasaian uztailaren 22tik 24ra izango dira.

Artzain eta Inudeen konpartsak, haurrenak, girotu du San Pedro Eguneko eguerdia. Arratsaldean eta bihar, ekitaldi gehiago.

Santioak egin eta sanpedroak azken txanpan sartu ondoren, antxotarrak sei eguneko festa giroan murgilduko dira ostiraletik aurrera.

HITZAk 'Zuena da HITZA' podkasta sortu du, eta Laia Urretabizkaia eta Ainhoa Mariezkurrena dira gonbidatuetako bi. Etxebizitza izan dute hizpide.

Topoaren Altza-Galtzaraborda tartea eta Antxoko lurpeko geltokia bera uztailaren 18an irekiko dira.

Euskotren eta Eusko Label ligetako lehen estropadetan dezenteko emaitzak lortu dituzte 'Batelerak' eta 'Erreka' traineruek.

San Pedroko festen bigarren egunean Piratakada izan da ekitaldirik nabarmenena. Lau talde, elkarren kontra jokatzen baino, elkarrekin jolasean izan dira.

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Errenteria-Oreretan, Lezon, Pasaian eta Oiartzunen. Ikusi hemen zerrenda.

Usoz egun osoz egongo da zabalik, ordu mugarik gabe. Don Bosco, aldiz, 08:00etatik 22:30era egongo da irekita, eta gauez itxi egingo dute.

Pasaiako Udalak biharko LGTBIQ+ Pertsonen Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira erakunde adierazpena egin du.

Materreko kideek hilabeteroko itsas hondakin bilketa egingo dute hilaren 28an Donibaneko senadian, 11:00etatik 13:00etara.

Alderdi sozialistak "kaosa eta inprobisazioa" egotzi dizkio udal gobernuari, eta behin betiko irtenbideak eskatu ditu "adabakien politikaren aurrean".

Illunbe Arraun Elkarteak antolatuta, Sagardo Eguna egingo da bihar Trintxerpen, 18:00etatik 21:00etara bitartean.

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Errenteria-Oreretan, Lezon, Pasaian eta Oiartzunen. Ikusi hemen zerrenda.

Ikasturteko azken herri dantzaldia Santiago plazan egingo da, 12:00etatik aurrera. Udan atsedena hartu ondoren, irailean itzuliko dira mutxikoak.

'Maspalomas' da Bokaleko Gazte Elkarguneak proiektatuko duten lehen filma. Saioa bihar izango da, 21:30ean, Ibaiondon.

Hilaren 26tik 30era bitartean San Pedro Jaiak ospatuko dira barruti morean, eta jarduerek trafiko aldaketak ekarriko dituzte herrira.