2026/4

"Enpresaren eta langile guztien interesak zaintzen jarraituko dugu"

Hartzekodunen konkurtsoan sartu da Papresa, eta hiru enpresa taldek erakutsi dute interesa. Langileen batzordeak adi jarraituko du prozesua, "lanpostuen %100 mantentzea exijituko dugu, eta lan baldintzak errespeta daitezela".

Peppermint Sextet: "Musikaren artisauak gara"

Lan berria du esku artean taldeak, osorik zuzenean grabatutakoa. Askotariko estiloak batu dituzte, euskararen ukitua emanda.

Inude eta Artzainek Trintxerpe hartuko dute bihar

Illunbe elkarteak antolatuta, desfilea Andonaegi jauregitik aterako da, 12:00etan. Trintxerpen eta San Pedron trafiko aldaketak izango dira.

Xanistebanetako kartel lehiaketa, martxan

Maiatzaren 29a izango da lanak aurkezteko azken eguna, eta teknika librea da. Bost sari banatuko dituzte parte hartzaileen artean.

Euskal dantza bizirik dagoenaren erakusleiho

Olarri dantza taldeak herriko zenbait eragilerekin batera Oiartzungo II. Dantzari Eguna antolatu du. Bihar izango da, eta egun osoko egitaraua antolatu dute euskal kultura ospatzeko.

Ixak Oiartzabal eta Genis Muñoz Peppermint sextet taldeko kideak

«Ertzetan diren kantak eramaten ditugu oholtzara»

Lehen lan luzea kaleratu du musika taldeak. Euskal kantutegia berreskuratzea du helburu behinena taldearen atzean dagoen bederatzikoak, estilo nahasketa eta kutsu propioa jarrita.

Hilketa bat Herri Olinpiadetan

Lezoko Herri Olinpiaden bigarren jardunaldia egingo dute bihar (larunbat) taldeek. Pista jolasa egingo dute, herrian zehar.

Altzibarrek gune estalia izango du Olalden

Espazioak 300 metro koadro izango ditu, eta komuna eta gune berdea ere izango ditu. Lanak urtebetean amaitzea aurreikusi dute.

labore oarso webgune berria

Urteko batzar orokorra egingo du bihar Labore Oarsok

Hitzordua arratsaldeko seitan izango da, eta, beraz, denda ordu horretan itxiko dutela jakinarazi dute.

Donostiako Oquendo jatetxeak irabazi du Bakailao Pintxoen Txapelketa

'Creme de la Creme' pintxoarekin gailendu da establezimendu hori. Horrez gain, Pasaiako I. Pintxo Ibilbidea ere egin da.

Azken Ostiralera deitu dute

19:30ean egingo dute euskal errepresaliatuen eskubideen aldeko mobilizazioa, Herriko Plazatik abiatuta.

Zinema estudio handi bat izango da Lezo astelehenean

'Paris is always a good idea' telesailaren hainbat pasarte grabatuko dituzte astelehen osoan zehar. Herriguneko hainbat eremutan oinezkoek eta ibilgailuek mugak izango dituzte.

The 7th Guild, Vhaldemar eta Umbra Madalenrock jaialdian

Tabudemons elkarteak antolatutako kontzertuaren laugarren ekitaldiko kartel buruak jakinarazi ditu.

Kiroldegien lizitazioa hutsik gelditu dela esanda, kezka azaldu du PSE-EEk

"Kudeaketa kolapsoa" egoeran dela udalerriko kontratazioa esan du alderdi sozialistak.

Larunbatean, otxoteak Donibanen

Arando Txiki Otxotea Donibaneko kaleetan zehar ibiliko da, 12:00etatik aurrera. Ondoren, kantaldia egingo dute Kultur Aterpean.

Taxiak WhatsApp bidez eskatzeko aplikazioa, martxan

Gipuzkoa Taxi elkarteak aplikazioaren proba pilotua egingo du datozen egunotan, eta 943 47 00 47 telefonoa martxan jarri dute.

Eraso faxista Gaztañon, berriro

Auzo lokaleko balkoian zintzilik ziren hainbat herrialdetako banderak kendu dituzte oraingoan.

IV. Berdintasun Plana lezoarrekin eraiki nahi du udalak

Plana eraginkorra eta partekatua izatea nahi du udalak, eta horretarako parte hartze saioak antolatu ditu.

I. Familia Lasterketan 500 lagunek hartu zuten parte. Argazkia: Carrera

Familia lasterketaren seigarrena antolatu du Egiluze ikastetxeak

Gautenari aitortza egingo diote bere lanarengatik, eta Egiluze ikastetxera heldu zela 10 urte bete direlako.

Aitor Navarrok 'Protagonista' liburua aurkeztuko du bihar

Liburuaren Egunaren harira, idazlea Trintxerpeko liburutegian izango da, 19:00etan. Obrak antzerkia eta garapen pertsonala jorratzen ditu.

Gehiago