2026/6

Txapelarik gabe, baina puntakoak

Errenteria baino gehiago izan da Andoain Herriarteko erreminta modalitateko finalean.

Komunitatearen eguna: "Jendetsua eta hunkigarria"

Elizalde Eskolak 50. urteurrena ospatu du asteburuan, eta besteak beste, aitortza ekitaldia eta kontzertuak izan zituzten.

Lehen asteburuan, lanak bikain Hibaikak

Asteburuan jokatu ditu KAE1 Ligak denboraldiko lehen bi estropadak Astilleron (Kantabria, Espainia) eta Pasaiako Badian, eta Hibaikak bikain egin ditu lanak.

Zalantzak suntsitu ditu 'Libia'-k

Larunbateko estropadan bosgarren, eta atzokoan laugarren izan zen San Pedro. Konfiantza hartzeko asteburua izan da haientzat.

Dantzan hasi dituzte Pasaiako jaiak

Gaur aurkeztu dituzte lau barrutietako jaiak Trintxerpen, datorren astetik aurrera Pasaiako txokoak festan murgilduko dira.

Igor San Jose Izagirreren kartela, Xanistebanetako irudi

Kastroko iturri ibiltariaren kartelak iragarriko ditu Xanistebanak. Gainera, jakinarazi dute txupinazoa Urmendi haur eskolak botako duela.

Pasaiako Portuari zerga berezia jartzea "positibotzat" jo du udalak

2027tik aurrera BICE zerga ordaindu beharko du Pasaiako Portuak Errenteria-Orereta, Lezo eta Pasaiari bere jarduerak eragindakoa konpentsatzeko.

Eguraldi ona eta uzta oparoa eskatuko dituzte

Urdiaingo kantaia erritu paganoa egingo du aurten ere Iraultza Dantza Taldeak; hilaren 23an, 22:00etan emakumeek hartuko dute Herriko Plaza.

Artilearen ekoizpen prozesua ikusgai Agustinak zentroan

'Arditik ardira' proiektua inauguratu dute, eta haren helburuak Latxa ardiaren artilearen prozesua eta artisau lana balioan jartzea dira.

Igandean, goi mailako arrauna Pasaiako badian

Igandean KAE1 eta ETE ligetako estropadak jokatuko dira San Pedron, 11:20tik aurrera. Ontzi parte hartzaileen artean izango da 'Libia'.

Astelehenetik aurrera, udako ordutegia liburutegietan

Uda gainean da, eta hura hastearekin batera ordutegi bereziak izango dituzte Pasaiako lau barrutietako liburutegiek.

Protokoloak berrikusi, gertatua ikertu eta ardura politikoak argitzea nahi du PSE-EEk

Barne ikerketa zabaltzea "ezinbestekoa" jo dute sozialistek "gertatutakoa argitzeko".

'Platanitoak' apalategian gorde eta gero, zer?

Ehunka arraunlarik hasiko dituzte bihartik aurrera udako ligak. Baina badira kirola utzi berri dutenak ere. Haietako birekin izan da HITZA.

Soldata izoztu dietelako, mobilizazioekin hasiko dira Lezoko Udaleko langileak

Lehen mobilizazioa bihar (hilak 19, ostirala) egingo dute udaletxearen parean.

AGENDA

Asteburuan, Oarsoaldean zer?

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Errenteria-Oreretan, Lezon, Pasaian eta Oiartzunen. Ikusi hemen zerrenda.

Joakin Etxeberria Oroitaldia astelehenean abiatuko da

EPLE kirol elkarteak antolatuta hogeita hamaikagarren ekitaldia izango du aurtengoa.

San Pedroko arraunaren historia eta ondarea, liburu bidez jasota

Udalak eta Sanpedrotarra Arraun Elkarteak 'Sentimendu baten garaipenak' liburua egin eta hilaren 22an aurkeztuko dute Lonjan, 19:30ean.

Hilaren 24an, Pasaiako Saregileen batzar irekia

Pasaiako Emakumeen Aholku Kontseilu berriari ekarpenak egin nahi dio Pasaiako Saregileak mugimenduak.

Tenis txapelketa jokatzen ari dira

XI. Errenteria Madalen Saria jokatzen ari dira hilaren 1etik Beraungo erabilera anitzeko pistan.

Larunbatean, Lezoren ikuskizuna: 'Herri harro irri'

"Ahaztezina izango den gaua" iragarri dute lezoarren elkarlanetik sortutako ikuskizunaren sustatzaileek.

Gehiago