
Emakumezkoen finalaz gain, gizonezkoek hiru partida jokatuko dituzte: lehen, bigarren eta hirugarren mailetan, hain justu.

Geltokia uztailaren 18an irekiko bada ere, herritarrek geltoki berria bisitatu ahal izango dute datozen egunetan. Geltokia ezagutzeko, izena eman behar da hilaren 8a baino lehen.

Ergoien auzoko jai batzordeak aurtengo egitaraua antolatu du. Bi asteburutan ospatuko dituzte festak, eta lehen eguna larunbata (hilak 6) izango da.

Pentsio publiko duinak aldarrikatu dituzte enegarrenez, eta Sanmarkosene eta Jesusen Bihotzako langileak ere batu dira zaintza sistema aldatzeko.

Trintxerpeko Itsastarrak Mendi Taldea eta Herrerako Mendizaleak Errioxara joango dira hilaren 27an eta 28an.

Azken egunotan argitara atera diren indarkeria matxistarekin lotutako auzien gainean udalaren kudeaketa jo mugan jarri dutela eta, agerraldia egin du Errenteriako Udalak. Biktimak erdian jartzera deitu du, eta mugimendu feministaren lana aitortu eta eskertu, "askoren erreferentziazko babesleku delako".

Markelen Irria eta Juneren Hegoak elkarteen aldeko Hegan eta Irriz Kroketa Jaia jaso du Karlos Saldise plazak.

Madrildik etorritako Olympia taldearen aurka jokatu zuten partida, eta 2-0 irabazi zuten norgehiagoka etxekoek.

HITZA Sagardo Egunean izan zen larunbatean, baina Aitziber Arnaiz herritarrak bere argazkiak helarazi dizkio hedabideari. Egin klik horiek ikusteko.

Ez hotz, ez bero. Epel. Hala laburbildu daiteke Oarsoaldeko eta Bidasoko traineruek atzo Gipuzkoako Traineru Txapelketan egindako lana.

'Semilla de libertad. La herencia de una memoria resistente' liburua izango dute hizpide Trikuharri elkarteak antolatutako hitzorduan.

Erremontari herriz herri iniziatibaren ekitaldi berria abian da, eta Errenteria-Oreretak bat egin du. Erremontea zabaldu eta jendearengana iritsaraztea du helburu proiektuak.

'Artista liburuak. Poema eskulturak' erakusketa espazio horretarako espresuki sortutako lanen aukeraketa dela azaldu du Barriosek.

Hilaren 3an Mintzodromoa egingo da Trintxerpeko Gudari plazan, 10:00etan. Saioa herritar guztiei dago irekita.

Hilabetero bezala, aisialdiko agenda osatua prestatu dute herritarrek ekainerako. Adin eta zaletasun guztientzako zer egina izango da.

Lezo Euskaragarri Ahalduntze Eskolako lehen saioa egingo dute bihar (hilak 2, asteartea) Kultura Aretoan.

Bidasoko eta Oarsoaldeko arte eszenikoen gida egin du OARSO BIDASOKO HITZA-k: Plazara Plazatik. Bertakoak izan eta euskarazko eskaintza duten sortzaileen topagunea hedabidearen webguneetan ikus daiteke.

Hondarribian bizi ziren lau emakume sorginkeriaz akusatu eta kartzelatu zituztela jorratuko du lanak; tartean, Maria de Illarra oiartzuarra.

Baxoa azterketak euskaraz pasatzearen aldeko sostengu mozioa zen bata. Bestea, foruen abolizioaren 150. urteurrenaren eta Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrenaren gainekoa.

Gizonen Gorengo Mailako taldeak jaitsiera ekiditeko kanporaketaren joaneko partida jokatuko du Arrasaten.