
Azaroaren 10a da eskaera egiteko azken eguna. 2025eko errenta aitorpena hartuko dute kontuan prezio murriztuak aplikatzeko garaian.

Aurten 252 emakumek eman dute izena, iaz baino %10,5 gehiagok. Jarduerek harrera eta interesa erakusten dutela adierazi du udalak.

Borrokaldi guztiak irabazita lortu du urrea gazte errenteriarrak.

Trintxerpeko Jai Batzordeak Karmenzin Jaiak egingo ditu hilaren 24an, egun osoz. Jarduera mordoa prestatu dituzte jaiez gozatzeko.

Oiartzungo Feministen Asanbladak elkarretaratzea egingo du gaur (hilak 19) 18:30ean, Doneztebe plazan. Udalak bat egin du deialdiarekin.

Angelukoa Euskal Herriko bosgarren hilketa matxista da urtea hasi zenetik.

Errenteriako Udaleko zinegotzi da Elkarrekin Errenteriarekin Gartzia, une honetan kultura zinegotzia eta gobernu taldeko kide.

Ostiralean elkarretaratzeak egingo dituzte San Pedron eta Trintxerpen. Sinadura bilketarekin ere hasi dira.

Arraguatik egunero igarotzen diren kamioiengatik kexu dira auzotarrak, horrek eragiten dituen auto ilarez gain bozina hots etengabeak entzuten dituztelako eta kutsadurak gora egiten jarraitzen duelako. Egoerari aurre egiteko hirigintza taldea sortu dute.

70 urteurrenaren harira, bazkaria egin dute gaur Antxoko Ibaiondo frontoian Pasai Txarangakoek.

Nazio dimentsioko egitasmoa da Esnatu, eta UEMAren barruko herrietan aurkezten ari dira euskararen gainean herrietako eragileak ahalduntzeko eta kontzientziatzeko asmoarekin.

Aho batez babestu dute Errenteriako Udalean ordezkaritza duten alderdiek adierazpen hori.

ITEVELESAk, zerbitzua burutuko duenak jakinarazi du hitzordua hilaren 28tik hilaren 30era (ostirala) aldatu behar izan dutela.

Alderdi sozialistak astelehenetik ostiralera bitartean artatuko ditu pasaitarrak, Trintxerpeko bulegoan. Azaroaren 19a da eskaerak egiteko azken eguna.

Pasaiako Udalean ordezkaritza duten EH Bildu, Podemos eta EAJ alderdiek irmoki eta aho batez gaitzetsi dute Angeluko erailketa.

Xabier Etxanizen gidaritzapean, 'Barazkijalea' liburua landuko dute gaur Antxoko liburutegian, 19:45ean. Saioak irekiak eta doakoak dira.

OKEko kirolariek zenbait partida jokatuko dituzte hilaren 17an eta 18an. Ikusi hemen asteburu honetako partiden zerrenda.

Aldakonea eta Lekuona Fabrikako liburutegiek hainbat jarduera antolatu dituzte Biblioteken Eguna dela eta; hilaren 24an ospatzen da egun hori.

Bizihabiren bidez, adinekoek eta gazteek etxebizitza partekatzen dute. Programaren nondik-norakoak azaltzeko, hitzaldia egingo da hilaren 21ean Juanba Berasategi aretoan, 17:30ean.

Pasaiako Udala 12 cm erakusketaren 31. ekitaldia prestatzen ari da, eta hilaren 30a da izena emateko azken eguna.