Bertsolaritza

Ostiralean, final bat Txerrimuñon

IV. Muxikatuaren finala jasoko du hilaren 20an (ostirala) herriguneko baserriak, 22:00etatik aurrera.

Itsaspeko zineman sakonduko da Pasaia

Abenduaren 2tik 16ra Nazioarteko Itsaspeko Zinearen bosgarren edizioa egingo da. Hiru proiekzio eta itsaspeko argazkien erakusketa bat jasoko ditu Donibaneko kulturguneak.

Ainara Gurrutxagak Emakumezko Aktore Onenaren Besarkada Saria irabazi du

'Itzulera' lanarekin irabazi du antzerki interpretazio onenaren saria Gurrutxagak.

Lezoko kanala zabaltzeko 23 milioiko inbertsioa egingo du portuak

Nabigagarritasuna hobetzeko lanen proiektuaren idazketa lizitaziora atera du Pasaiako Portu Agintaritzak. Kanalaren sakonera eta zabalera handituko dira.

Touringeko Gabonetako loterian iruzur saiakera

99.623 zenbakiko Gabonetako loteriari dagozkion 1.129tik 1.140ra bitarteko partaidetza guziak baliogabetu ditu. Gertaera salatu du ertzain etxean.

Aldundia Lezon bildu da

Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatuek kontseilua edo batzarra egin dute gaur Lezoko udaletxean, "Donostiako Gipuzkoa plazatik lurraldeko beste plazetara hurbiltzeko" helburuarekin.

Euskarazko eduki digitalen gaineko hausnarketa UEUren eskutik, Torrekuan

Jardunaldia hilaren 27an izango da, ostiralarekin euskarazko edukiak eta desinformazioa ardatzen gainean.

Kolonbiako gatazka soziopolitikoa, Gaztañoko auzo lokalean

Ostiralean topaketa egingo dute Jorge Adolfo Frytter Romero AJAFR antolatuta Kolonbiako gatazka soziopolitikoa eta erbesteaz aritzeko.

Txapelik gabe, baina bikain jokatuta

Trinketeko Larruzko Pilotako Txapelketan 40-10 galdu dute EPLEko Telmo Astrain eta Yorelek.

Herri Arte Eskolako ikasleen kontzertu zikloa

Herri Arte Eskolako musikarien kontzertu zikloa Lekuonan, eta erretiratuen klubetan

Zortzi emanaldi egingo dituzte denera, formatu handiko bat Lekuona Fabrikan, eta txikiagoak baina kalitate berarekin herriko erretiratuen klubetan

madalensoro

Ikusi hemen Oiarpeko pilotarien asteburuko emaitzak

Oiarpek asteburuan jokatu dituen partiden emaitzak helarazi dizkio HITZAri. Kontsultatu hemen norgehiagoken emaitza guztiak.

Kuxkuxero gehiago Oarsoaldean

Julen Unanue eduki sortzailea eta Mugan musika taldeko kideak Oiartzungo, Lezoko eta Pasaiako 12-18 adin tartekoekin izango dira aurrez aurre zer eta nola egiten duten partekatzeko.

Gizonen hausnarketarako tartea bihar, Arizmendin

Gizon foroa egingo dute 18:00etan hasita. Indarkeria matxista edota ezintasun emozionala bezalakoen inguruan ariko dira.

Landarbaso abesbatzaren doinuak Donibanen

Errenteria-Oreretako abesbatzak kontzertua egingo du abenduaren 18an San Joan Bataiatzailearen parrokian, 20:00etan.

'Errumaniako Karpatoetara' Urdabururen eskutik

Urdaburu Mendizale elkarteko kide Juanmi Astiz, Iñaki Legorburu eta JJE. agirre Karrikiriren argazkiak dira emanaldian erakutsiko dituzten argazkiak.

Ez dute proiektu makroeolikorik nahi

Bianditz-Domiko bizirik! herri plataformak deituta, bizikleta martxa egin dute Oiartzundik Oreretara proiektu makroeolikorik ez dutela nahi aldarrikatzeko.

Bidegorri sare segurua lortzeko proposamena egin du Eguzkik

Lezoko bidegorri sarearen zati batek Jaizkibel hiribideko errepidea gurutzatzen du, zehazki Bekoerrota kiroldegiko semaforotik Altamirarako zatian.

Kale-argia bota, eta segi aurrera

Ostiral gauean kamioi batek Auñamendi kaleko kale-argi edo farola bat bota zuen. Ihesean joan zen gidaria.

Podemosen Errenteriako egoitzari eraso egin diote

Maria Lezo kalean duen lokaleko erakusleihoan den Irene Monteroren irudiari aurpegia koloretako espraiarekin ezabatu, eta 'asko' idatzi dute.

Parke kalean urbanizazio lanak hasiko ditu udalak

Lau hilabete iraungo dutela aurreikusi du, bi fasetan banatuta, eta 404.528,36 euroko aurrekontua bideratuko du horietara.

Gehiago