Erakusketak

Lehen asteburuan, lanak bikain Hibaikak

Asteburuan jokatu ditu KAE1 Ligak denboraldiko lehen bi estropadak Astilleron (Kantabria, Espainia) eta Pasaiako Badian, eta Hibaikak bikain egin ditu lanak.

Zalantzak suntsitu ditu 'Libia'-k

Larunbateko estropadan bosgarren, eta atzokoan laugarren izan zen San Pedro. Konfiantza hartzeko asteburua izan da haientzat.

Dantzan hasi dituzte Pasaiako jaiak

Gaur aurkeztu dituzte lau barrutietako jaiak Trintxerpen, datorren astetik aurrera Pasaiako txokoak festan murgilduko dira.

Igor San Jose Izagirreren kartela, Xanistebanetako irudi

Kastroko iturri ibiltariaren kartelak iragarriko ditu Xanistebanak. Gainera, jakinarazi dute txupinazoa Urmendi haur eskolak botako duela.

Pasaiako Portuari zerga berezia jartzea "positibotzat" jo du udalak

2027tik aurrera BICE zerga ordaindu beharko du Pasaiako Portuak Errenteria-Orereta, Lezo eta Pasaiari bere jarduerak eragindakoa konpentsatzeko.

Eguraldi ona eta uzta oparoa eskatuko dituzte

Urdiaingo kantaia erritu paganoa egingo du aurten ere Iraultza Dantza Taldeak; hilaren 23an, 22:00etan emakumeek hartuko dute Herriko Plaza.

Artilearen ekoizpen prozesua ikusgai Agustinak zentroan

'Arditik ardira' proiektua inauguratu dute, eta haren helburuak Latxa ardiaren artilearen prozesua eta artisau lana balioan jartzea dira.

Igandean, goi mailako arrauna Pasaiako badian

Igandean KAE1 eta ETE ligetako estropadak jokatuko dira San Pedron, 11:20tik aurrera. Ontzi parte hartzaileen artean izango da 'Libia'.

Sanpedroak berotuko dituzte bihar

Sanpedroek hilaren 26an eztanda egingo badute ere, sanpedrotarrek herriko jaiak berotuko dituzte, Arrantzale eguna ospatuko baita barruti morean.

Soldata izozteen kontra, Lezoko udal langileak kalean

Kexu dira langileak udal gobernuak ez diela izoztearen eta horren arrazoien gaineko jakinarazpen ofizialik eman.

Mugi txartela udaletxean nahi du Lezoko PSE-EEk

Proposamena egin dio udal gobernuari: udaletxean Mugi txartela egiteko edo kargatzeko zerbitzua eskain dezala.

Bi final ditu Allerruk asteburuan

Gizonen talde nagusiak mailari eusteko partida jokatuko du Plazetan; Nesken F-8 taldea, berriz, Gipuzkoako Kopako finalean izango da.

AGENDA

Asteburuan, Oarsoaldean zer?

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Errenteria-Oreretan, Lezon, Pasaian eta Oiartzunen. Ikusi hemen zerrenda.

Kate antifaxistan ariko da Zintzilik irrati librea

Larunbatean, hilaren 6an, hamalau orduko emisio bateratu antifaxista egingo dute Penintsulako eta Abya Yalako hainbat irrati librek.

Leire San Martin Marcos historialaria eta sorginak bihar, Oiartzunen

San Martinek 'La caza de brujas en Pamplona' liburua idatzi du, eta horixe aurkeztuko du udaletxeko areto nagusian, 19:00etan.

landetxe eraikina

Hiru hitzordu antolatu ditu Zaintzadik datozen egunetarako

Zineforuma, kafe tertulia eta karta saioa egingo dituzte hilabete honetan zehar. Lehen jarduera bihar izango da, 19:30ean.

Izurri eta gaixotasunen prebentzio teknikak, Furgobaratzaren eskutik

Hilaren 10ean egingo du saioa Furgobaratzak 18:00etan hasita, Arramendiko baratze parkean.

Agenda beteta dator Udal Txistulari Taldea

Lehen hitzordua, ostiralean izango du, dantzaldia antolatu baitu Xabier Olaskoaga plazan 17:30ean hasita, eta Herri Arte Eskolako ikasleak izango dituzte lagun.

'Udala informatzen' aldizkariaren urteko lehen alea, kalean

Aldizkariaren eta hilabeteko aisialdiko agendaren esku orriaren itxura aldatu dute udalean komunikazio estrategiaren azterketa egin ondotik.

San Marko gotorlekuak, udako ordutegia

Udako ordutegiarekin izango da zabalik San Marko gotorlekua gaurtik irailaren 30era arte.

Gehiago