Erakusketak

hitza

2.000 esker, Jokin!

OARSO BIDASOKO HITZAren 1.000 zenbakiaren harira LABORAL Kutxarekin elkarlanean egindako zozketa bereziaren irabazle Jokin Otegi Egibar irundarra izan da.

HITZA
Maritxu Oiartzun Minguez. HITZAkidea

«Ezinbestekoa da HITZA ingurukoaren berri jakiteko»

Euskalgintzan eta hortaz, herrigintzan, buru-belarri ari da Maritxu Oiartzun Minguez oreretarra; Xenpelar AEK euskaltegian irakasle da. Ezinbesteko jo du Hitza, haren esanetan gertaera garrantzitsuen ondorengo horretan izaten delako, herrian gertatzen denari balioa emanez.

hitza
Gurutze Alberdi Dadebat. HITZAkidea.

"HITZA-k beti argitaratzen ditu egiten ditugunak"

Egiten dituzten emanaldi guztien berri ematen diote OARSO BIDASOKO HITZA-ri Lezoko Dantzazaleak taldekoek. Hedabideak herrietan dituen laguntzaile edo konplize sarearen eredu da bertako kide Alberdi.

hitza

1.000: hori bakarrik, eta hori guztia

OARSOALDEKO HITZAren eta BEHE BIDASOKO HITZAren baturatik sortu zen 2010eko azaroan OARSO BIDASOKO HITZA. Hedabidearen papereko edizioa, egun astekari dena, 1.000 zenbakietara iritsi da sostengu zuzena eman dioten guztiei esker.

Pasaiako badia, munduko itsas ondarearen erakusleiho

120 ontzi inguruk Pasaiako badia bereganatu dute gaur arratsaldean, Pasaiako Itsas Festibalaren hasieran. Eguraldiak ez du ontzi tradizionalen etorrera zapuztu.

Imanol Saiz eta Ximun Leturia

Elizalde eguna ospatuko dute igandean

Egun osoko egitaraua antolatu dute hilaren 17rako. Besteak beste, Koloretako sustrai kantaren bideoklipa osatzeko irudiak grabatuko dituzte.

Oiartzun Donostiako ospitaleekin eta Miramonekin lotuko ditu autobus linea berri batek

Irailaren 1ean jarriko dute zerbitzua martxan, eta egunean hamabost bidai egingo ditu noranzko bakoitzean.

Saneamendu proiektu berriaren "gabeziak" salatu ditu Eguzkik

Obra osoaren lehen faseari dagokion jendaurreko proiektuarekin "pozik" badaude ere, alegazioak aurkeztu dituzte.

Bianditz - Domiko bizirik taldeak deituta, jardunaldiak

Hilaren 20tik aurrera, hitzaldiak eta mendi irteera antolatu dituzte. Hilaren 23an 'Makroproiektuaren aurka' manifestaziora joateko deia luzatu dute.

Udaleku irekietan hezitzaile gisa aritzeko deia

Udalekuetan hezitzaile gisa aritu nahi dutenek hilaren 20ra arte dute izena emateko aukera. Horiek online egin behar dira.

Lousada kalean bizi diren 20 familia kaleratze arriskuan daudela salatu du Etxebizitza Sindikatuak

Ekainaren 24an Alokabidek familia horiek kaleratuko dituela salatu du Etxebizitza Sindikatuak eta instituzio publikoek ez dietela inolako aterabiderik eskaini.

Memoria duen artelana

Errenteriako Udalaren esanetan, garrantzitsua da udalerrian memoria inklusiboaren eta bizikidetzaren alde egin den bideak espazio publikoan ere bere isla eta tokia izatea.

Ate irekiak, Herri arte Eskolan

Datorren astean, hilaren 20tik 24ra bitartean, Herri Arte Eskolak ate irekien jardunaldiak eskainiko ditu interesdunek diziplinak, ikasgaiak eta irakasleak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dezaten.

Nexgraff Ibilbidea, Urdabururen ipar martxa proposamena

Ipar martxa irteera antolatu du Urdaburu elkarteak hilaren 25erako, larunbata; urteko laugarrena.

Musika Bandaren kontzertua, Koldo Mitxelenan

Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastoki estalian izango da emanaldia, 12:30ean hasita.

Oiartzungo futbol taldeen asteburuko partidak, hemen

Oiartzun Kirol Elkarteko kirolariek zenbait partida jokatuko dituzte datozen egunetan etxean zein kanpoan. Ikusi hitzordu guztiak, hemen.

Kontsultatu Oiarpeko pilotarien aste honetako partidak, hemen

Gaurtik hilaren 19ra bitartean zenbait partida jokatuko dituzte Oiarpeko pilotariek. Ikusi norgehiagoka guztien zerrenda, hemen.

(H)ikastaroa: noka eta toka nonahi aritzeko

Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak antolatu du Xenpelar AEK Euskaltegiak lagunduta, eta hilaren 30etik maiatzaren 31ra egingo dute, doan.

Realaren partida jarraitzeko espazioa zabalduko du udalak, gazte eta familientzat

Errenteriako Udalak Merkatuzar egokituko du, Jose Luis Caso aretoa hain zuzen ere, herritarrak elkartu eta Real Sociedad eta Atletico Madrilek jokatuko duten Kopako finala zuzenean jarraitzeko.

Gehiago