
Errenteriako udalak antolatutako programetan izena emateko aukera izango dute haur, gazte eta familiek hilaren 14tik 23ra arte.

Gaurko (osteguna) 19:00etan herri batzarra egingo dute Gurutze Santuaren plazan, portuko sutearen gaineko lanketarekin jarraitzeko.

Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako Udalek jarri dute zerbitzua martxan. Ate irekiak hilaren 16an izango dira, 17:00etatik 19:00etara.

Garaiko barazki freskoekin osatzen dute saskia. 55 euro balio du bakoitzak, eta izena eman behar da eskaera egiteko.

Garagaztaño artisau garagardoen festa antolatu dute elkarlanean Gorka Telletxea eta Jon Telletxea anaien omenez, hilaren 12rako. Egun osoko egitaraua ondu dute bi auzotarrak oroitzeko.

Astelehenetik aurrera Errenteria-Oreretako hiri garraioaren sistemak hobekuntza nabarmenak izango ditu.

Dozenaka herritarrek portuaren jardunaren gaineko ezinegona eta haserrea azaldu dute, manifestazio zaratatsuan.

Aldundiak Lurraldebuseko zerbitzua indartuko du hilaren 6an eta 13an, Oarso-Bidasoko lineetan.

Agerraldia egin du gaur Aizpea Otaegi alkateak Zentolen Berri hilerrian. Udalaren izenean elkartasuna adierazi die lapurretaren eta kalteen biktima izan diren familia guztiei, horrelako ekintzak "zitaltzat" eta "mespretxagarritzat" jota.

GI-2132 eta GI-2134 errepideetan lanak egingo dituzte 22:30etik 5:30era. Ordu tarte horretan errepidea itxita egongo da.

Ikasturtea hastearekin batera martxan jarri da Pasaiako Jabetze Eskola. Izen emateak hilaren 14tik 24ra bitartean egin behar dira.

Pasai Antxoko Odol Emaileek odol erauzketak egingo dituzte hilaren 16an Antxoko anbulatorioan, 16:30etik 20:30era.

AP-8 eta GI-20 errepideen arteko lotunearen bide segurtasuna hobetzeko proiektuaren lanak hilaren 9an hasiko dituzte Bilborantz.

Ostegunean San Pedroko gunea ezagutzeko bisita gidatua egingo da, 05:50etik 07:30era. Parte hartzaileek lonjaren egunerokoa ezagutuko dute.

Hogeita bost urte bete ditu Naiz Tattopiercing dendak ateak zabaldu zituenetik. Naiara Otaño Naiz espazioaren arduradunak hainbat jarduera antolatu ditu urteurren biribila ospatzeko.

Sozialisten esanetan U-34 linea desagertu eta hark eskaintzen zuen zerbitzua U-33k hartu du orain. Hiri garraio zerbitzuaren egoera "prekarioa" dela salatu du, gainera.

Zortzigarrena izango da aurtengo bonu kanpaina eta horren harira bi saioa antolatu ditu udalak, bata Erdialdean eta bestea Beraunen.

Errenteriako migrazio prozesuetan jarriko du fokua aurten bekak. Urriaren 31ra arte eman daiteke izena.

"Inprobisazio politikak" erabiltzea eta "adabakiak" jartzea egotzi dio alderdi sozialistak EH Bilduri aparkalekuaren auziari erantzuteko.

Laurak Batek eta Pasaiako Udalak argazki lehiaketa bat abiatu dute 2027ko udal egutegiaren azala aukeratzeko. Hilaren 31 da irudiak aurkezteko azken eguna.