
Epaiak dio enpresak fede onaren printzipioa urratu zuela kaleratze prozesua gauzatu zenean, erabakia aurrez hartuta zegoelako eta ez zelako elkarrizketarako borondaterik erakutsi.

16:00etan izen ematea izango da, eta 16:30etan hasiko da herri ginkana. Herritar guztiak gonbidatu dituzte hilaren 18ko hitzordura.

Sariketak, hiri, herri eta eskualdeen inklusioaren eta aniztasunaren aldeko jardunbide onenak saritzen ditu.

Igandean 37 urteko emakume bat hil zen Iruñean, etxe bateko hirugarren solairutik erorita. Gizon bat atxilotu dute, emakumearengandik urruntzeko agindua urratzeagatik.

Elkarretaratzea egin dute Iruñeko erailketa matxista salatzeko. 2003az geroztik 136 emakume eta hamahiru haur erail dituzte gizonek Euskal Herrian.

Hileko lehen asteartero bisitak egingo dituzte gerturatu nahi duten herritarrekin euren jardunaren eta balioen berri emateko.

Oiartzungo Feministen Asanbladak deituta, gaur arratsaldean egingo dute elkarretaratzea, Doneztebe plazan. 18:30ean izango da.

Bost tailer antolatu ditu TEKS elkarteak Torrekuan hilabete honetan zehar. Hartzaileak, adin ezberdinetakoak dira tailerraren arabera.

Errenteria-Oreretako hainbat ostalarik Peñascal Kooperatiba heziketa zentroak Errenteriako instalazioetan emandako tailer batean parte hartu dute hilabete honetan 11 Zapore iniziatibaren barruan.

Hilabete honetan beste bi hitzordu ondu ditu Elizalde Herri Eskolak urteurren biribilaren harira: herri ginkana eta esku pilota.

Errenteriako Udalak Merkatuzar egokituko du, Jose Luis Caso aretoa hain zuzen ere, herritarrak elkartu eta Real Sociedad eta Atletico Madrilek jokatuko duten Kopako finala zuzenean jarraitzeko.

Lanak aurkezteko epea GAO Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean deialdia argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta maiatzaren 8ra arte izango da zabalik.

Hilketa matxista gaitzetsi eta mugimendu feministak bihar deitutako elkarretaratzearekin bat egin dute udaleko talde politikoek, aho batez.

Eskolako igeriketa lehiaketak direla eta larunbatean Galtzarabordako igerilekua itxita egongo da 13:00ak arte.

Elkartasun Keinua Venezuelari taldeak II. Elkartasun Topaketak egingo ditu hilaren 25ean Astigarragako frontoian. Tiketak San Pedroko Antxeta tabernan eskura daitezke, 15 euroan.

Atzoko Iruñeko hilketa, beste aurrekoak bezala, salatu dituzte Lezoko Udalak eta Iruntzen Lezoko Emakume Taldeak, Piztu Lezok, eta Gaxuxa Emakume Elkarteak.

Oiartzun Burujaberen Kultur Mahaiak proposatutako hausnarketa prozesuaren bigarren saioa izango da. 10:00etan hasiko da, udal areto nagusian.

Datozen asteetan herriko hamabost auzoetan auzo batzarrak egingo ditu udalak, eta horietan parte hartzera deitu ditu herritarrak

Elizalde Herri Eskolak 50. urteurreneko atari digitala estreinatu du.

Adinkidek esker oneko edo maitasunezko gutunak idazteko egitasmo bat jarri du martxan. Gutunak entregatzeko azken eguna hilaren 17a da, eta 28an errezitaldi bat egingo da, Trintxerpeko alkateordetzan.