
HITZAk 'Zuena da HITZA' podkasta sortu du, eta Laia Urretabizkaia eta Ainhoa Mariezkurrena dira gonbidatuetako bi. Etxebizitza izan dute hizpide.

Errefusa tratatzearen kostuak gora egin du, eta biohondakinenak nabarmen behera; herritarren portaera kolektiboak erabakiko du zenbat ordaindu beharko duen hondakinen trataeragatik udalerriak.

Ekintza berritzailea hilaren 24an 20:00etan egingo dute. Gazteak egun horretan entzun nahi dituzten abestiak aukeratzera deitu dituzte parte hartze prozesu bidez.

Oporrak Bakean programaren bitartez, Oarsoaldean dira uda pasako dute zazpi haur sahararrak. Harrera instituzionala egin diete gaur Pasaiako udaletxean.

Topoaren Altza-Galtzaraborda tartea eta Antxoko lurpeko geltokia bera uztailaren 18an irekiko dira.

Larunbatean egin zen 2026ko Lezoko Herri Olinpiaden azken jardunaldia. Paella txapelketa eta bazkaria egin zituzten.

LGTBIQ+ pertsonen Eskubideen Eguna izango da igandean (hilak 28), eta Oiartzungo bi udal taldeek adierazpen instituzionala adostu dute.

Obrak urte bukaeran amaitzea aurreikusi dute, eta 500.000 euro bideratu ditu udalak lanetara. Gune berriak 360 metro koadro izango ditu.

'Zarata' audiogida sortu du Hodei Arrastoak LGTBIQ+ pertsonen bizipenak oinarri hartuta. Oiartzunen egin du geldialdia egitasmoak berriki.

Naizen Adingabe Transexualen Familien Elkartea da. 10 urte pasatxoko bidean erreferente bilakatu da. Bozeramaileak argi du oraindik lan handia dagoela egiteko, hala nola, Euskadiko Trans Legeak dituen hutsuneak bete, edo formazioa sustatzea.

Elizalde Eskolak martxoan argitaratu zuen abestia, baina berriki egin dute publiko bideoklipa. Youtuben dago ikusgai.

UEUk Udako ikastaroen barruan antolatu du jardunaldia, Badalab eta Torrekuarekin elkarlanean. Parte hartzeko izena eman behar da.

Uztailaren 14an egingo du batzarra, 18:30ean hasita.

Diru ekarpenak bilduko dituzte bertan asteazkenean, uztailaren 1ean, 19:00etatik 21:00etara.

Uztailaren 19a izango da eskaerak egiteko azken eguna, eta abuztuaren 1eko goizean banatuko dituzte horiek. Herritua ere egin daiteke.

Pasaiako Udalak biharko LGTBIQ+ Pertsonen Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira erakunde adierazpena egin du.

Biharko LGTBIQ+ Pertsonen Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira, Errenteriako Udala LGTBIQ+fobiaren kontrako borrokara batu da.

Bihar da, hilaren 28arekin, LGTBIQ+ Pertsonen Eskubideen Nazioarteko Eguna. Lezoko Udalak erakunde adierazpena egin du.

Eguraldiaren aldaketen ondorioz, Errenteriako Udalak jakinarazi du baimena eman duela San Joan suak pizteko herriko zenbait auzotan ostiral eta larunbat honetan.

Lanak egin behar dituztela eta, gaur 22:00etan hasita 11. irteera itxiko dute. Mozketa gutxi gora behera 04:00ak arte izatea aurreikusi dute.