
Hilaren 19an eta 21ean seigarren Poesia Kaia jasoko du Lezok. Olerkigintza lezoarren ondora eraman nahi dute beste behin.

Azkue Memorialaren XIII ekitaldia aurkeztu dute gaur Errenteria-Oreretako Agustinetako elizan. Zikloaren barruan, organo kontzertua hartuko du espazio horrek larunbatean, 19:00etan.

Aurtengo film laburren erakustaldia hilaren 13tik 21era bitartean izango da, Trintxerpeko alkateordetzan. Orotara, 60 film labur inguru proiektatuko dira.

Aurkezpena bihar izango da, ostirala 13, Gaztañoko auzo lokalean 19:00etan hasita.

Errenteriako Udalak Urdaburu Mendizale elkartearekin batera Bilbao Mendi Film Festival jaialdian saritutakoak ekarriko ditu udalerrira.

Iluntasunean eta iluntasunarekin gozatu zuten adin guztietako pasaitarrek larunbatean, Gau Beltzean.

Beldurrak erre dituzte Lezon. Gau Beltzak giroa eta ohitura zaharren indarra ekarri du herrira.

Pasaiako eragileei esker Gau Beltzak indarra hartu du udalerrian. Urrundik etorritako ohiturei, bertakoekin erantzun diete barrutietako eragileek.

'Afonia' album ilustratua aurkeztu dute Iruñean Naroa Martinez errenteriarrak eta Unai Ruiz beratarrak. Etxepare Saria jaso duen lanaren hitzak Martinezenak dira, eta ilustrazioak Ruizenak.

Bertso musikatuen txapelketaren lehen kanporaketa hilaren 23an egin zen, eta bigarrena azaroaren 6an jasoko du Ibaiondok.

'Esne berriketan' liburuan oinarrituta, bertso saio literarioa egingo da barrutiko liburutegian, 18:30ean. Uxue Alberdi, Aner Peritz, Oihana Iguaran eta Miren Amuriza bertsolariek hartuko dute parte.

Idazleak bere poema liburua aurkeztuko du gaur (osteguna, hilaren 12a) Trintxerpeko alkateordetzan, 19:30ean.

Abenduaren 22an eta 23an egingo ditu saioak zirku eskolak, Berdinki Zirku Garaikidea konpainiak gidatuta.

Larunbatean egingo du emanaldia Lazkaoko abesbatzak, 20:00etan hasita.

Urrian bi emanaldi egin ondoren, Ondartxo kultur elkarteak antolatzen duen egitasmoaren 41. ekitaldiak jarraipena izango du asteburuan. Kontzertuak ostiralean eta larunbatean izango dira.

'Kontu Kantari Pasaiako solasaldi musikatuak' egitasmoaren barruan, Oskarbi taldea Antxoko San Fermin elizan izan zen atzo.

Ipuin kontalari irundarrak lau liburutegietan egingo ditu kontaketak, 17:30ean, hilaren 10etik 20ra. Saioak Haur eta nerabeen eskubideen egunaren harira antolatu dira.

Itsas Mendik antolatuta, kantujira egingo dute bihar Donibanen. Parte hartzaileak Meipitik aterako dira, 12:00etan.

Zortzi saiok osatzen dute 2026-2027 ikasturtea. Bihar bigarren filma proiektatuko dute, 17:30ean, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.

Kulturgintzaren eredu berrien inguruan hausnartuko dute aurtengo Hitzen Lihoa literatur zikloan. Azaroaren 13tik 15era egingo dute.