
Euskadiko Arrantza eta Kasting Federazioak eta Pasaiako Portu Agintaritzak baimena eman dute gaitutako eremuetan federatutako arrantzaleek arrantza egin ahal izateko.

Protestaren bidez udaleko alderdi politikoek aldundia presiona dezatela nahi dute, 170 eguneko greba mugagabea bukatu eta zaintza eredu duina eskaintzeko.

EH Bilduko hautetsiek jakinarazi dute portua 2027an hasiko dela bere jardueraren gaineko zergak ordaintzen.

Herri Olinpiaden bigarren jardunaldian, herri osoan zehar pista jolasean ibili ziren parte hartzaileak. Lezo ederki asko girotu dute.

50. urteurreneko mus txapelketak eta Dantzari Egunak bat egin zuten larunbatean Ibargain elkartean. Egun "polita eta hunkigarria" bizi izan zuten elkarteko kideek.

Izendapenarekin, Pasaiak neurri multzo zabal bat aktibatu ahal izango du orain, alokairuaren prezioei eusteko, etxebizitza eskuragarriaren eskaintza handitzeko eta herritarrak etxebizitza eskuratzeko zailtasunen aurrean babesteko.

Bost diziplinetan 50etik gora ikasgai eskainiko ditu adin guztiei zuzenduta.

2013an irten zen espetxetik 27 urteko kartzelaldia beteta. Espetxe barruan zein kanpoan hainbat liburu idatzi eta euskal errepresaliatuekin eta haien senide eta lagunekin lotutako beste hainbeste proiektu gidatu ditu.

Irabazlearekin puntuz berdinduta, bigarren geratu zen oiartzuarra Gipuzkoako Eskolarteko finalean. Inge Mitxelena ere finalean zen.

Goizekoa handia izan bada, arratsaldeko txotxak txiki utzi du Zumardia. Sagardoak ez du gaur, behintzat, parekorik.

Legamia beka deialdia zabaldu du Errenteriako Udalak arte bizien sorkuntza eta bitartekaritza sustatzeko.

Beste gauza batzuen artean, Arraguako osasun zentroaren inguruko eremuaren plan berezia behin betiko onartzea izango da batzarraren helburua.

Bihartik hasi eta ostegunera arte, hori barne, hiru greba egun deitu dituzte Gipuzkoako erresidentzietan.

Giriziaren pala txapelketa irekiko zenbait partida jokatu dituzte asteburuan. Herriko lau bikote lehiatu dira, eta hiruk lortu dute garaipena.

Maiatzaren 9rako auzolanerako deia egin du Lezoko memoria historikoa babesteko taldeak.

Oso jendetsua izan zen larunbateko Oreretako Sagardo Eguna. Antolatzaileek horren barruko zozketaren zenbaki saridunaren berri eman dute.

Kazetari eta idazle lezoarrak streaming plataformen gainean egin duen liburua hilaren 30ean (ostegunean) aurkeztuko du sorterrian.

Iragan ostegunetik hasita, zenbait partida jokatu dituzte Oiarpeko kirolariek. Hona hemen partida guztien emaitzak.

Oiartzungo futbolarien zenbait partida jokatu dituzte iragan asteburuan. Ikusi hemen emaitzak, kronikak eta zenbait irudi.

Herriaren izena daramaten kamixetak eskatzeko zerredak Txingurrin eta Tiñelun daude jarrita.