Ara! Gorputz kooperatibak familia ereduen gaineko hausnarketa eramango du gaur Gaztañoko auzo lokalera. ‘Familian asko gara’ ipuina aurkeztu eta tailerra egingo dute, familiei zuzenduta.
‘Ubu Errege’ antzezlanaren estreinaldi bikoitza egingo du Orratx! Antzerki Taldeak asteburuan. 1896ko obra bat egokitu dute, horren mezua egun ere baliagarri delakoan.
Sanmarkosene eta Jesusen Bihotza egoitzetako egoerak argi gorria piztu du. Langile faltak gainkarga ekarri die beharginei, eta ezinezko bihurtu erabiltzaileei zaintza duina ematea. Protestak hasi dituzte.
Santa Ana ermitako atea konpontzeko asmoz, barrutiko emakume talde batek egitasmo solidario bat abiatu du. Denda bat zabaldu dute Donibane kalean, maiatzean azoka bezala kalera aterako dutena.
Olatz Mitxelena Larretaren ‘Arrain hezur bat eztarrian’ lanak iazko euskarazko narratiba liburu onenaren saria jaso du, kritikarien eskutik. Pozez, baina oinak lurrean dituela jaso du aitortza.
Mendiko basoen egoera zein den ezagutarazteko txangoa antolatu du Amezti Baso Biziak Jaizkibel taldeak. Xehetasunak emateko Aitziber Sarobe Egiguren biologoa gonbidatu dute taldekideek.
Joxan Goikoetxearen zuzendaritzapean, musikari eta koristak igoko dira Landetxeko oholtzara. Sarrerak salgai daude jada.
Gaur Oarsoarrak Sariak banatuko dituzte Oiartzungo Landetxen, 19:00etan. Kolektiboen atalean, Oarsoaldeko gazte talde euskaltzaleei egingo zaie aitortza euskararen alde egiten duten lanagatik.
Igandean Behobiako irteeran izango diren 30.000 partaideen artean asko Oarsoaldekoak eta Bidasokoak izango dira. HITZAk haietako hainbaten testigantza jaso du.
Oidultz elkarteko dultzaineroak xanistebanetan bazterrak girotzen ibiliko dira. Erronka bat dute, gazteak taldera erakartzea. Herritik kanpo ere arituko dira, Pasai Donibanen eta Goizuetan tarteko.
‘Zentenarioa’-k dantzan jarriko du herria, eta bat baino gehiago hunkitu ere egingo da gaur 19:00etan. Herritarrak bezala, EMKE bandako musikariek ere emozioz biziko dute une magiko hori.
Urruntze agindua duten herriko emakumeen egoera ikustarazteko ekintza berezia egin du Oiartzungo Feministen Asanbladak. 24 aulkirekin herriko kasuen atzean dauden errealitateak islatu dituzte.
Aska Itzank Animaliyak taldeko Lide Trekuk helburua animaliarik gabeko jaiak lortzea dela adierazi du. Aurten, egitaraua antolatu du AIAk.