
Piztu Lezoren Gazte Eguna aurki hasiko diren santakrutzei berotasuna emateko jardueraz bete dute. Bazkarian izan da HITZA.

Dozenaka herritarrek portuaren jardunaren gaineko ezinegona eta haserrea azaldu dute, manifestazio zaratatsuan.

'Lezo, dantzaren sehaska' dokumentalaren estreinaldia jasoko du gaurko (ostirala) 20:30ean Altamiragain parkeko anfiteatroak. Dantzako txapelketetan garaile izan direnen aitortzarako lana da.

Oarsoaldeko AEKren lau euskaltegiek matrikulazio kanpaina abiarazi dute. Euskara Bonua, ikasturte berrirako berritasun nabarmenena.

2026ko Santakrutz Jaiak hilaren 13an hasiko badira ere, aurretik badira ekitaldi asko. Hilaren 20an bukatuko dira.

Aldundiak Lurraldebuseko zerbitzua indartuko du hilaren 6an eta 13an, Oarso-Bidasoko lineetan.

60 urtean herrian trebatutako dantzariek txapelketa nagusietan lortutako garaikurrekin erakusketa jarri dute Kultura Aretoan.

Irailaren 1etik 30era bitartean euskarara gerturatzeko gonbita jasoko dute Oarsoaldera etorri berri diren herritarrek.

Portuko azken suteak hautsak harrotu ditu Lezon. Nazkatuta, herritarrek bigarren batzar bat deitu dute ostegunerako. Kalejira zaratatsua ere egingo dute.

Atzo arratsaldean itzuli ziren euren herrialdera uda gurean pasatu duten haur sahararrak. "Agur" baino, "hurrengo urtera arte" esateko eguna izan zen atzokoa.

Lezoko Udalak jakinarazi du Altzate igerilekuan urteroko mantenu lanak egiten hasi direla gaur

Portuari BICE zerga bereziaren zenbatekorik handiena aplika diezaziola eskatu dio udal gobernuari alderdi sozialistak.

Eneko Olveira, Lucia Miralles, Cynthia Martin eta Roger Turne lasterketa bikaina egin dute Val di Solen jokatutako Munduko Txapelketan.

Lau sasoiko hutsunearen ondoren emakumeen talde nagusia berreskuratzea lortu du herriko futbol taldeak.

Hainbat instrumentutan trebatzeko aukera eskainiko dute aurten ere. Izen emateak irailaren 1etik 7ra egin beharko dira.

Aurtengo auzoko jaien gaineko balorazio "oso-oso positiboa" egin dute auzotarrek. Hiru egunez festa eta giro ona izan da nagusi.

Metaberso, Gaintxurizketako Bertso Txapelketaren lehen ekitaldia egin zuten ostiralean, arrakasta handiz. Izandako harrera ikusita, auzotarrak bigarrenari begira jarri dira jada.

Hilaren 30ean izango da Katapulta Tour Gipuzkoa 2026ren lehen emanaldia. Altamiragain parkeko anfiteatroak jasoko du ikuskizuna.

Urteroko mantentze-lanak egiteko kiroldegia bi astez itxi dute; bitartean, bazkideek Donibaneko kiroldegia erabili ahalko dute.

2026-2027 denboraldia hasteko gutxi falta den honetan, haur mailako nesken taldea ateratzeko jokalariak behar ditu Allerruk.