Arratsaldean jarraipena eman diote mendekosteei. Urtero bezala Arkirun Klubeko pilota eskolako finalak jokatu dituzte.
Eguerdian buruhaundiak, erraldoiak, Lezoko Musika Bandako musikariek eta Dantzazaleek girotu dute herria.
Sindikatuek deituta, mobilizazioak egin dituzte gaur goizean lantokien aurrean, hala kaleetan nola industriaguneetan.
Zabarrek eta Maria Labaienek kaian lur hartuko dute 17:45ean. Une horretatik aurrera beste 32 ekitaldiz gozatzeko aukera izango da.
Kultur eta sormen arloko jarduera ekonomikoen sustatzaile izateko bokazioarekin zabaldu ditu ateak Agustinak Zentroak duela hilabete. Herrialdeko erreferentziazko zentro bilakatzea du helburu.
Irungo Katea auzoko pasabidea eraitsi behar dutelako izango da etena. Autobus zerbitzua egokituko du Euskotrenek.
SCORE* proiektu europarraren barruko iniziatiba izan da. Datu meteorologikoen bilketan herritar eta ikasleen parte-hartzea sustatu nahi dute.
Oiarso Lezoskt saskibaloi taldeak Gipuzkoako finala jokatuko du bihar. Bekoerrotan, bihar ere, Munttarpeko taldeen lau partida segidan.
Kartelak aurkezteko epea ekainaren 4ra artekoa da. Sari bakarra izango da, 650 eurokoa.
Iritsi da berriz ere familietan euskararen erabilera sendotzeko Jostakeitan egitasmoa. Saioak hilaren 15 eta 22an, nahiz ekainaren 5 eta 12an egingo dituzte.
Igandean egin zuen Lezoko mendizaleen taldek maiatzeko irteera, Oiartzun aldeko parajeetara. Sasoiko azkena ekainaren 16an izanen da.
Oiarso Lezoskt saskibaloi taldea Gipuzkoako Lehen Mailako txapelketaren finalera iritsi da, finalerdia irabazita.
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak kanpaina abiatu du eskualdeko lau udalekin batera. 12 urte artekoek euskaraz kirola egiteak hizkuntzaren jabetze prozesuaren parte izan daitekeela diote.