
Gaur aurkeztu du BadaLabek euskal musikagintzaren egungo tentsioak azaleratu eta etorkizunari buruzko elkarrizketa kolektiboa sustatu nahi duen hausnarketa eta esperimentazio prozesua.

Ikasturtea hasi berritan agerraldia egin dute gaur udalak eta udalerriko bi euskaltegiek: Xenpelar AEK-k eta Udal Euskaltegiak.

'Euskara ipar, plan biribila' lelopean, udalak eta euskaltegiek prest dute 2026-2027 ikasturteko matrikulazio kanpaina.

Oarsoaldeko AEKren lau euskaltegiek matrikulazio kanpaina abiarazi dute. Euskara Bonua, ikasturte berrirako berritasun nabarmenena.

Irailaren 1etik 30era bitartean euskarara gerturatzeko gonbita jasoko dute Oarsoaldera etorri berri diren herritarrek.

Oiartzungo barraketan euskal musika entzun dadin, zerrenda bat osatu dute herriko gazteek.

Euskarabentura espedizioaren 17. egunean Oiartzunen hartu zuten lur 130 gaztek. Oarsoaldeko eta Bidasoko zenbait gazterekin elkartu da HITZA.

Xanistebanetako kultur ekitaldian omenduko du Soinuenea udalak. Sokadantzako protagonistak "euskararen aldeko jarrera eta jardun ausartak izan dituztenak" izango dira.

2025eko errenta aitorpena euskaraz egin dutenen artean zozketa egin dute eskualdeko udalek, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen bitartez.

2026ko Lezoko Herri Olinpiaden azken saioa egingo dute larunbatean (hilaren 27an). Talde guztiek paella lehiaketan parte hartuko dute.

A1, A2, B1 eta B2 mailetan matrikularen %100a jaso daiteke bueltan, eta C1 eta C2 mailen kasuan, berriz, %50a.

Udalekuetan, Ludotekan, Kuadrillategi edo Faktorian, eta Lezo Institutuan zein Pasaia-Lezo Lizeoko euskara errefortzu saioetan lan egiteko hezitzaileei zuzendutako lan poltsa da.

Urriaren 22an Bokalek IV. topaketa egingo du San Pedron, eta sarituak aukeratzeko galdetegi bat sortu du.

Irailetik abendura bitartean, 70 jarduera baino gehiago programatu ditu udalak lau barrutietan.

Oiartzungo Udalarekin adostutako lankidetzari esker, HITZAk xanistebanetako barraketan gora eta behera ibiltzeko fitxa sorta jarri du zozketan HITZAkideentzat.

Hilaren 30ean elkartuko dira, lehenengoz, euskararen egoerak kezkatzen dituen herritarrak. 17:30ean izango da saioa, Landetxen.

Euskararen egoera irauli eta herritarrak saretu, aktibatu eta antolatzea helburu duen Euskaltzaleon Plazak dinamikaren barruko saioa izango da

10 eta 25 urte arteko pertsona bakoitzak hamar abesti proposa ditzake: zortzi euskaraz eta bi beste edozein hizkuntzetan. Bihar amaitzen da epea.

Lezo Euskaragarri Ahalduntze Eskolaren barruko bigarren saioa izango da gaur. Izaro Arrutik eta Kike Amonarrizek mahai-ingurua egingo dute, Arantxa Iraola kazetariak gidatua.

Udal Euskaltegiak udako ikastaro trinkoetan izena emateko epea ireki du. Eskolak hilaren 25etik uztailaren 24ra bitartean izango dira, 08:15etik 13:15era.