
Zentroko arduradunek adierazi dute matrikulazio epea azken txanpan sartu dela. Eskolak hilaren 24an hasiko dira.

Antxoko herritar talde batek gonbita egin die barrutiko denda, ostalaritza edo bestelako saltokietako arduradun eta langileei euskararen aldeko urratsa egin dezaten.

Udalak bertso eskola jarriko du martxan ikasturte honetan, Antxon eta San Pedron taldeak osatuta. Izen emateak irekita daude jada.

Gaur aurkeztu du BadaLabek euskal musikagintzaren egungo tentsioak azaleratu eta etorkizunari buruzko elkarrizketa kolektiboa sustatu nahi duen hausnarketa eta esperimentazio prozesua.

Ikasturtea hasi berritan agerraldia egin dute gaur udalak eta udalerriko bi euskaltegiek: Xenpelar AEK-k eta Udal Euskaltegiak.

'Euskara ipar, plan biribila' lelopean, udalak eta euskaltegiek prest dute 2026-2027 ikasturteko matrikulazio kanpaina.

Oarsoaldeko AEKren lau euskaltegiek matrikulazio kanpaina abiarazi dute. Euskara Bonua, ikasturte berrirako berritasun nabarmenena.

Irailaren 1etik 30era bitartean euskarara gerturatzeko gonbita jasoko dute Oarsoaldera etorri berri diren herritarrek.

Oiartzungo barraketan euskal musika entzun dadin, zerrenda bat osatu dute herriko gazteek.

Euskarabentura espedizioaren 17. egunean Oiartzunen hartu zuten lur 130 gaztek. Oarsoaldeko eta Bidasoko zenbait gazterekin elkartu da HITZA.

Aurkezpen batzar irekia egingo dute hilaren 25ean (ostiralean). 18:00etarako deitu dituzte herriko eragile eta norbanakoak.

Euskararen Egunaren harira antolatzen duten Hamabostaldia prestatzen hasteko lehen bilera egingo dute hilaren 28an, astelehenarekin, 18:00etan.

Euskara ikastea "erosoa" izateko, matrikularen hasierako ordainketaren %50eko diru laguntzak emango ditu, eta klaseen gehiengora joaten diren ikasleek eta gurasoek zein aiton-amonek ere laguntzak izango dituzte. Datozen urteetan herrian 196 euskaldun berri izatea da helburua, uneotako euskararen larrialdi linguistikoari aurre egiteko.

Gazteei begirako bi egitasmoetan izena emateko epea zabalik da. Urriaren 2an hasiko dira saioekin.

A1, A2, B1 eta B2 mailetan matrikularen %100a jaso daiteke bueltan, eta C1 eta C2 mailen kasuan, berriz, %50a.

Udalekuetan, Ludotekan, Kuadrillategi edo Faktorian, eta Lezo Institutuan zein Pasaia-Lezo Lizeoko euskara errefortzu saioetan lan egiteko hezitzaileei zuzendutako lan poltsa da.

Urriaren 22an Bokalek IV. topaketa egingo du San Pedron, eta sarituak aukeratzeko galdetegi bat sortu du.

Irailetik abendura bitartean, 70 jarduera baino gehiago programatu ditu udalak lau barrutietan.

Oiartzungo Udalarekin adostutako lankidetzari esker, HITZAk xanistebanetako barraketan gora eta behera ibiltzeko fitxa sorta jarri du zozketan HITZAkideentzat.

Hilaren 30ean elkartuko dira, lehenengoz, euskararen egoerak kezkatzen dituen herritarrak. 17:30ean izango da saioa, Landetxen.