
Gaur bukatuko dira San Pedroko festak. Azken eguna bada ere, sanpedrotarrek ekintza mordoa dituzte oraindik aurretik. Goizean kirola izan da protagonista haur lasterketarekin eta futbol partidekin.

Piratakada proba sorta jokatu dute gaur arratsaldean barrutiko haur eta helduek. EITBko saioaren itxura hartu du pilotalekuak.

Trapaia Gazte Taldeak antolatuta, San Pedrok eta Antxok herri kirolen desafioa egingo dute bihar frontoian, 17:00etatik aurrera.

Asteburuan dantza protagonista izango da San Pedron, Inude eta Artzainen desfileek dantzan jarriko baitituzte barrutiko txoko eta bazter guztiak. Bihar haurren desfilea egingo da, eta igandean, helduena.

Pasaiako festen lekukoa hartu du gaur San Pedrok. Morez jantzi dute sanpedrotarrek herriko plaza, jaiei behar bezalako ongi etorria egiteko.

Aurtengo jaiak hilaren 26tik 30era bitartean izango dira, eta jai batzordeak, eragileek eta udalak prest dituzte jarduera guztiak.

Jai inklusiboak eta indarkeria matxista, LGTBIQ+fobikoa eta arrazismorik gabekoak bultzatzeko kanpaina garatu dute udalak eta herriko eragileek.

Nesken pala-goma txapelketa atzeratu egin dute eguraldiagatik. Bihar jokatuko dituzte partida horiek, frontoian, 10:30ean hasita.

Askotariko jolas, ekintza eta txapelketekin gozatzen ari dira gaur San Pedroko txikienak. Gazte eta helduek ere izango dute zerekin gozatu arratsalde eta gauean.

Hamarkada luzez saltsa guztietan ibilitakoa da, eta atzo merezitako omenaldia egin zion herriak. Sanpedroen txupinazoa bota zuen, hunkituta.

Hilaren 26tik 30era bitartean, San Pedroko jaiak ospatuko dira, eta festek eragina izango dute barrutiko trafikoan eta aparkalekuan.

Hilaren 27tik 29ra ospatuko diren jaiak iragartzeko 10-14 urte bitarteko haurrei begirako kartel lehiaketa antolatu dute.

Gaurtik igandera bitarte ezingo da Arraunlari kalera, kaira, Torreatzera eta Ondartxo pasealekura ibilgailuekin sartu. Alternatiba gisa, Hospitalilloko kaian aparkaleku bat egokituko dute.

Ekaineko azkeneko asteburuan izango dira auzoko sanpedroak. Egitarau oparoa prestatu dute ordurako. Bihar, truk txapelketa aperitibo gisa.

Sanpedroak ospatu dituzte Oiartzungo auzoan, ostegunetik igandera bitartean. Momentu polit asko utzi dituzte festek.

Hilaren 14an Ertin eman ahalko dute izena familiek, 2 euroren truke. Danborrada prestatzeko entseguen hitzorduak ere iragarri dituzte jada.

San Pedroko Jai Batzordeak bilera deitu du astelehenerako. Ekainaren 28an abiatuko diren jaiek nondik-norakoak hartuko dituzte ahotan.

Larunbatean hasiko dira San Pedroko jaiak. HITZAk egitarau osoa biltzen duen gehigarria argitaratu du.

Zebrabidearen ortzadar koloreak berpiztuko dituzte sanpedrotarrek larunbatean, LGTBI+ taldeen eskubideen aldarri bezala.

San Pedroko Jai Batzordeak ez du jarduerarik antolatzeko baimenik jaso udalaren eskutik.