
Euskalgintzan eta hortaz, herrigintzan, buru-belarri ari da Maritxu Oiartzun Minguez oreretarra; Xenpelar AEK euskaltegian irakasle da. Ezinbesteko jo du Hitza, haren esanetan gertaera garrantzitsuen ondorengo horretan izaten delako, herrian gertatzen denari balioa emanez.

Egiten dituzten emanaldi guztien berri ematen diote OARSO BIDASOKO HITZA-ri Lezoko Dantzazaleak taldekoek. Hedabideak herrietan dituen laguntzaile edo konplize sarearen eredu da bertako kide Alberdi.

OARSOALDEKO HITZAren eta BEHE BIDASOKO HITZAren baturatik sortu zen 2010eko azaroan OARSO BIDASOKO HITZA. Hedabidearen papereko edizioa, egun astekari dena, 1.000 zenbakietara iritsi da sostengu zuzena eman dioten guztiei esker.

120 ontzi inguruk Pasaiako badia bereganatu dute gaur arratsaldean, Pasaiako Itsas Festibalaren hasieran. Eguraldiak ez du ontzi tradizionalen etorrera zapuztu.

Egun osoko egitaraua antolatu dute hilaren 17rako. Besteak beste, Koloretako sustrai kantaren bideoklipa osatzeko irudiak grabatuko dituzte.

Irailaren 1ean jarriko dute zerbitzua martxan, eta egunean hamabost bidai egingo ditu noranzko bakoitzean.

Obra osoaren lehen faseari dagokion jendaurreko proiektuarekin "pozik" badaude ere, alegazioak aurkeztu dituzte.

18:00etan hasiko da laugarren Pasaia Itsas Festibala. Itsaso mugituagatik, badia barruan izango dira ontziak.

Hilaren 20tik aurrera, hitzaldiak eta mendi irteera antolatu dituzte. Hilaren 23an 'Makroproiektuaren aurka' manifestaziora joateko deia luzatu dute.

Hilaren 30 eta 31rako antolatu dute irteera mendizale elkartekoek. Bi ibilbide egingo dituzte bertan 5 ordu eta 30 minutukoak biak

OARSO BIDASOKO HITZA-ren papereko edizioa 1.000 zenbakira iritsi da gaur. Astekari berezia egin du hedabideak, eta Interneteko atal berezia sortu du.

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Errenteria-Oreretan, Lezon, Pasaian eta Oiartzunen. Ikusi hemen zerrenda.

Ostegunean izango da, hilaren 21ean, 19:30ean hasita Urdaburu elkartearen egoitzan.

Fernando Alonso kazetariak Belaunaldien arteko katebegia liburua aurkeztuko du Lezon hilaren 26an, asteartea, Ibai Ondon.

Astekariaren 1.000. zenbakiaren harira mahai-ingurua antolatu du hedabideak Lezoko Gezalan gaurko (ostirala). Tokiko euskarazko hedabideek zertan dabiltzan azalduko dute.

HITZAren astekarian lantzen den eduki bakoitza bakarra da. Ez du inork, inoiz, halakorik egingo. Lantalde oso baten ahalegina dago horren guztiaren atzean.

Larunbatean (hilak 16) egingo dute antzezlana Landetxen, 19:00etan. Enara Arregi, Maddi Elizetxea eta Izaro Zapirain dira protagonistak.

Errenteria-Oreretako Cristobal Gamon ikastetxeko DBH4ko ikasleen bisita jaso du OARSO BIDASOKO HITZAk gaur goizean zehar.

DBH 4. C gelako hamar ikasle izan dira bisitan eta komunikabidea gertutik ezagutu dute.

Cristobal Gamongo DBH4ko ikasleak Oarso Bidasoko HITZAn izan dira bisitan