Erakusketak

Mintzalagun marinelak, Mater ontziko eskifaia

Pasaiako eta Lezoko mintzalagunak atzo Mater ontzian elkartu ziren, euskara oinarri, Ulia mendiko itsaslabarrak itsasotik ikusteko, eguzkia mendebaldean ezkutatzen zen bitartean.

Kulturartekotasun jaia nagusi, besteak beste, azaroan

Herriko eragileek Oiartzungo Udalarekin elkarlanean ondu duten hilabeteko agenda argitaratu dute. Egin klik hitzordu guztiak ikusteko.

Izua etorri da, eta erre dute

Beldurrak erre dituzte Lezon. Gau Beltzak giroa eta ohitura zaharren indarra ekarri du herrira.

Gau Beltza, Errenteria-Oreretan.

Beldurra pasa dute

Beldurra dantzan jarri du Errenteria-Oreretako Gau Beltzak. Aurten ere, ekitaldi berezia egin dute Orereta Ikastolak eta herriko hamaika eragilek.

Beldurrak erre dituzte Oiartzunen

Gau Beltzak jende andana elkarrarazi du Oiartzunen. Kalejira eta dantza egin dituzte, besteak beste, eta suzko zezenak ere egin du agerraldia.

Pontika eta Luis Mariano Plaza lotzen dituen igogailua martxan da.

Pontika eta Luis Mariano plaza lotzen dituen kale igogailua, martxan

Eremu horretarako aurreikusitako lanen lehen fasea bukatuta, Pontika eta Igantzi auzoak lotuko dituen oinezkoentzako ardatzaren bigarren fasea helduko da gero.

Astekaria

Kiru-Do kluba karatea sustatzen ari da Pasaian

Kiru-Do 2019an Pasaian sortutako karate kluba da. Egun 120 pertsona ari dira karateari ahotsa ematen herrian. Hilaren 17an Euskadiko Txapelketan izan ziren, eta bost domina lortu zituzten.

Izua, heriotza, sinesmenak, mozorroak... Hemen da Gau Beltza!

Oarsoaldeko lau herrietan Gau Beltzeko jarduerak izango dira iluntzean. HITZAk astelehenean argitaratuko du gaurko egunak ematen duen materiala.

Lanak astelehenean Trintxerpeko arrapalan eta Gure Zumardian

Udalak tratamendu irristagaitza egingo du azaroaren 2an Trintxerpeko azokako arrakalan eta Gure Zumardiko arkupeetan.

ASTEKARIA

Kafetxo baten bueltan euskarari bultzada ematen

Mintzalagun egitasmoaren barruko sei talde daude oraingoz Lezon. Nork bere euskara maila hobetzeko eremu informal eta sosegatua behar dutenentzat espazio dira talde horiek, mingaina askatzeko.

'Sustraitik espaziora', Gezalan

Lezoko Zinema Ttikiak Errigora egitasmoaren dokumentalaren emanaldia antolatu du biharko (hilak 5, osteguna).

Mozorro bila hasi dira

Herria, tabernak, dendak, kuadrillak... gai zehatz baten inguruan mozorrotzeko deia egin dute, eta hura aukeratzeko galdeketa martxan jarri.

Domiko eta Erreka proiektuak ez dituztela nahi aldarrikatuko dute

Bianditz-Domiko bizirik! plataformak deituta, bizikleta martxa egingo dute hilaren 15ean Oiartzundik Errenteriara.

Inoizko handiena izan da 1976ko kintoen eguna

200 lagunen langatik gertu, egun pasa polita egin dute eta "inoizko anitzena" 1976ko kintoek.

Azaroan ere, txistu doinuak

Baserritarren azokako udazkeneko jaian eta Xixili deuna egunean egingo ditu emanaldiak Udal Txistulari taldeak.

A29ko hauteskundeen mahaietako zozketa egin dute Lezon

Mahaietan egotea egokitu zaienei telefono deia egingo die datozen egunetan Lezoko Udalak.

Barrexerkaren 'Patatekin', hilaren 13an Antxon

Bokaleko Gazte Elkarguneak antolatuta, Donostiako umorezko antzerki konpainiaren emanaldia Kultur Etxean izango da, 19:00etan. Sarrerak eskuragarri daude jada.

'Euskaraz barra-barra' ziurtagiria eskatzeko gonbita egin du udalak

Ziurtagiria eskatzeko Ttur-tturrekin jarri behar da harremanetan. Euskaraz egiten duten bezeroek zozketa batean parte hartzeko aukera izango dute.

Ostegunean, odola emateko aukera Donibanen

Pasai Donibaneko Odol Emaileek odol erauzketak egingo dituzte hilaren 5ean jubilatuen egoitzan, 16:30etik 20:30era.

Gehiago