Erakusketak

Aldundiak E05 eta E15 lineetan aldaketak iragarri dituela-eta, kezka

Beraun, Kaputxinoak, Galtzaraborda, Igantzi eta Erdiguneko auzo elkarteek aldaketek zer dakarten publikoki azaltzeko eskatu diote aldundiari.

Ikasketa gela berria astelehenetik aurrera, Zamatetan

Hilaren 30ean Manuel Lekuona bibliotekako ikasketa gela itxiko dute, eta hortik aurrera Zamatetakoa erabili beharko dute herritarrek.

Autobus zerbitzuak "okerrera" egin duela salatu du Ezker Anitza-IUk

Zenbait lineetan ordutegiak aldatu eta maiztasunak murriztu ondoren, udalari garraio publiko duina bermatzeko exijitu diote.

Urrian zozkatuko dute hirugarren etxebizitza tasatua

Arraguan dago kokatuta, gela bat du eta bigarren eskukoa da. Haren behin behineko prezioa 178.143 eurokoa da. Zozketa urriaren 28an izango da.

Olibet-Etxeberrietako aparkaleku berriaren lanak, martxan

69 plaza berri eskainiko ditu Olibet-Etxeberrietako aparkaleku berriak, eta sei hilabeteko iraupena izango dute lanek.

"Zein ederra izango den zurekin euskaraz aritzea!"

Antxoko herritar talde batek gonbita egin die barrutiko denda, ostalaritza edo bestelako saltokietako arduradun eta langileei euskararen aldeko urratsa egin dezaten.

Bertso eskola izango du Pasaiak

Udalak bertso eskola jarriko du martxan ikasturte honetan, Antxon eta San Pedron taldeak osatuta. Izen emateak irekita daude jada.

Pablo Eneako Mendi Jaiak, hilaren 18tik 20ra

Uda bukatzeko plan ezin hobea dute San Pedron, asteburuan barruti moreko auzoko jaiak ospatuko baitira, jarduera mordoarekin.

Ondo jan dute adinekoek, gustura

Santakrutzetako egunik handienean euren tartea izan dute adinekoek. Bazkaria egin dute Bekoerrota kiroldegian.

Josetxo Etxandi, azken fasean

Gaur eta osteguna artean jokatuko dira herri mailako txapelketaren finalerdiak. Finalak santakrutzen azken egunean dira, igandean.

Trafiko aldaketak Atlantikaldiaren harira

Garraio publikoan eta aparkalekuetan aldaketak izango dira, baita trafiko mozketak ere.

Antxoko Eskalantegi kalean txandakako trafikoa ezarriko da bi astez

Luzuriagako fabrikan egiten ari diren eraberritze lanak direla eta, trafikoa bi noranzkoetan txandaka bideratuko da bihartik aurrera.

Udal ludotekek izen emateak ireki dituzte

Pasaiako hiru udal ludotekek urriaren 5ean hasiko dute 2026-2027 ikasturtea. Hilaren 27a da izena emateko azken eguna.

PSE-EEk ekarpenak egin dizkio Oarsoaldea 2025-2035 planari

Udal alderdi sozialistaren helburua da "pasaitarrentzat itzulera sozial eta ekonomiko handiagoa bermatzea".

Gizarte inklusioaren gaineko EHUren jardunaldietan parte hartu du udalak

Errenteriako Udalak hilaren 2an eta 3an Batuz Fundazioak antolaturiko EHUko ikastaroan parte hartu du gonbidatu gisa.

Suziri jaurtigile batek izandako istripua bi batzordetan aztertzeko galdegin du PSE-EEk

Aurtengo madalenetan izan da gertakaria; suziri jaurtigile batek istripua izan eta ezker eskuan erredurak eragin zizkion.

Kirol orientazio zerbitzua, martxan

Errenteriako Udalak Jarduera Fisikorako Orientazio Zerbitzuaren denboraldi berria martxan jarri du, herritar guztiei zuzendua, eta bereziki jarduera fisiko gutxi egiten dutenei begira.

Herri bideen inbentarioari ekarpena egin dio Eguzkik

Errenteria-Oreretako herri bideen inbentarioari hasierako onarpena eman zion Errenteriako Udalak ekaineko udalbatzarrean; inbentario horri, ekarpena egin dio orain Eguzki talde ekologistak

Gizon bat hil da AP-8ko zerbitzugune batean izandako istripu batean

Atzo 23:00ak aldera gertatu zen ezbeharra. Furgoneta batek istripua izan zuen, eta 61 urteko gidaria bertan hil zen. Ikerketa abiatu dute.

Gehiago