Erakusketak

Xanistebanak

"Oiartzunen ez da inongo erasorik onartuko"

Atzo, hilak 2, txupinazoaren aurretik Oiartzungo Feministen Asanbladak agerraldi jendetsua egin zuen Kontzejupean.

Xanistebanak

Lehertu da festa!

Urmendi Udal Ikastola Patzuergoko ordezkariek bota dute aurtengo txupinazoa, eta herritarrak bost eguneko jai girorako prest dira.

XANISTEBANAK

Soinuenea omendu dute bezperan

Bihar hasiko dira xanistebanak, baina gaur jada festa giroa dute askok gorputzean. Ekitaldi kulturala egin da, herriko omenduak aurkezteko eta hainbat sari banatzeko.

XANISTEBANAK

Barraketako tiketen garaileek jaso dute haien saria

Herriko gazteek bertan jarriko den musika proposamenak egin dituzte, eta batzuek saria jaso dute.

JOXE LUIS TREKU, IÑAKI MARITXALAR, ITZIAR ALONSO, Oskarbi taldeko kideak

«Haria mantendu dugu estiloarekin, eta euskararekin»

Urteurren betean murgilduta dabil Oskarbi taldea. 60 urte bete ditu euskaraz kantuan, eta hamahirugarren lana argitaratu berri du pasa den ekainean: Gipuzkoa Donemilia.

XANISTEBANAK

Herriko sagardoen artean pizten da lehia

Ibargain elkarteko kideek antolatzen dute urtero sagardo lehiaketa. Aurtengoa berezia da, elkarteak 50 urte betetzen dituelako, eta lehiaketak 25.

XANISTEBANAK

Barraketan ere euskara entzun dadin

Oiartzungo barraketan euskal musika entzun dadin, zerrenda bat osatu dute herriko gazteek.

Haatik, hamabost urtez dantza gizarteari gerturatzen

Haatik 2011n Aiert Beobidek eta Iurre Aranburuk Antxon sortutako dantza konpainia da. Euskal Herritik nazioarteko oholtza ospetsuenetara egin dute jauzi, eta hamar obra inguru sortu eta ekoitzi dituzte denbora horretan.

XANISTEBANAK

Sufrimendurik gabeko jaiak nahi dituzte

AiAk bi jarduera prestatu ditu xanistebanetarako: Gosari txow eta ur puzgarriak haurrentzat. Herrian kontzientzia sortzea du helburu taldeak.

1.200 kamioi pasatzen dira egunero Lezotik

Lezoko Udalak, eskualdeko beste hiru udalekin elkarlanean, ibilgailu astunen emaria arintzeko proposamena helarazi dio Gipuzkoako Foru Aldundiari.

Errenteriako Udaletxea.

Suziri jaurtigile batek istripua izan du

Hori dela eta, aurtengo madalenetan ez direla jarduera gehiago suzirien bidez iragarriko jakinarazi du udalak.

torrekuatik

Burujabetza digitalera bidean hiru urrats

HITZAk eta Torrekuako eragileek hasitako elkarlanaren harira, TEKSeko Mattin Solis Uitzik burujabetza digitalaren gaineko argibideak eman ditu.

Mattin Solis Uitzi / Torrekua-TEKS elkartea
AGENDA

Asteburuan, Oarsoaldean zer?

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Errenteria-Oreretan, Lezon, Pasaian eta Oiartzunen. Ikusi hemen zerrenda.

Mende erdiko elkarbizitzari aitortza

Lekuona Fabrikan jaso dute omenaldia 50 urteko elkarbizitza ospatzen duten 27 bikotek.

Asfaltatze lanak Antxoko errepideetan

Oarso, Nafarroa etorbidea eta Hamarretxeta kaleetako errepideen zoladurak hobetzeko eta bide segurtasuna bermatzeko obrak egingo dira gaur (hilak 23, osteguna) gauean.

Xanistebanetako barraketara, HITZArekin

Oiartzungo Udalarekin adostutako lankidetzari esker, HITZAk xanistebanetako barraketan gora eta behera ibiltzeko fitxa sorta jarri du zozketan HITZAkideentzat.

Igeldoko Arrano Etxean sendatutako hegaztiak askatuko dituzte.

Basabizi zentroan sendatutako hegaztiak askatuko dituzte

Errenteria-Oreretako Listorreta-Barrengoloian igande honetan, hilaren 26an, 11:00etan.

Santioengatik, trafikoan aldaketak Donibanen

Besteak beste, Bizkaia plaza bertakoentzako aparkaleku izango da egunero. Donibane kalean ere mozketak izango dira.

481 lan aurkeztu dituzte Madalen Sarietara

Madalen Egunarekin bat eginda, gaur banatu dituzte sariak. Hogeita hemeretzigarrena izan da aurtengoa.

Nork egin du lo?

Jendez gainezka izan da Madalen Eguneko diana. Gazteenek batez ere gaua ederki asko bukatu dute.

Gehiago