
Pasaia Itsas Festibalak herria nazioarteko itsas kulturaren topagune bilakatuko du laugarrenez. Xabier Agotek itsas ondarearen jaialdiaren errepasoa egin du.

Elizalde Eskolak ondutako erakusketa Elorsoron egongo da ikusgai hilaren 11tik 17ra bitartean. Espazioen eraldaketa eta hezkuntza komunitatea ditu oinarri bildumak.

Beilatokiko egonaldia "ahal bezain goxoena eta lasaiena" izateko egin dituzte lanak, eta aurrera begira esku hartze gehiago egitea aurreikusi dute.

300dik gora emanaldi, dozenaka eta dozenaka partaide, festa giroko une gogoangarri asko, auzoak, herriak, jendea, hurbiltasuna... Matraka Musika Elkartea sortu zenetik hamar urte bete dira aurten. Eskaintza zabala dute.

Herritar talde batek batzarra antolatu du larunbaterako San Pedron, 'Pasaia Port, herriaren amesgaiztoa' lelopean.

Oiartzungo euskararen egoeraz aritzeko eta herritik zer egin daitekeen aztertzeko elkartuko dira hilaren 23an udaletxeko areto nagusian.

Zazpi kontzertu eta proiekzio bat jarriko ditu ikus-entzuleen eskura aurtengo Musikastek. Igandean hasi eta hilaren 16an bukatuko da euskal musikaren astea.

Pasaiako portuak 2025-2030 Plan Estrategikoaren ildo nagusiak aurkeztu ditu gaur. Lehiakortasunean, jasangarritasunean edota ekonomia urdinean jarri dute arreta.

Herri Eskolak, Institutuak, Haurtxok eta Hezikuntzak elkarlanean antolatu dute egun osorako egitarauarekin festa.

Oarsoaldeko itzuliaren bosgarren etapa antolatu du Urdaburu Mendizale Elkarteak hilaren 16rako.

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Errenteria-Oreretan, Lezon, Pasaian eta Oiartzunen. Ikusi hemen zerrenda.

Arkiruneko kideek Gipuzkoako Udaberri Txapelketako partida jokatuko dute, 18:30ean hasiko da.

36.642 zenbakia izan da zenbaki zorteduna, eta Jaizkibel tabako dendan zenbaki hori duen dezimo bat saldu dute.

Pasaia Itsas Festibalaren gehigarri berezia argitaratu du HITZAk gaurko astekarian. Itsas ondarearen jaialdiari buruz jakin beharrekoak jaso ditu.

Euskal Herriko punk eta rockaren espektro zabaleko ezinbesteko bi banda ariko dira: Perlata eta Lukiek.

Larunbatean Antxoko Topaguneak antolatutako festa egingo da barrutian, egun osoz. Eguneko jarduera nagusia Moliño Trail mendi lasterketa izango da. Lasterkariak 10:00etan irtengo dira, Ibaiondotik.

Aldundiak eta udalak herriko elkarte eta eragileei zuzendutako lau orduko bi ikastaro antolatu dituzte. Hilaren 11 da izena emateko azken eguna.

Aurtengo lehenengo seihilekoari dagokion zerga da, eta ekainaren 19a arte dago ordainketa egiteko aukera.

Sasoiko zortzigarren irteera egingo du igandean (hilaren 10ean) Lezoko Xoxolur Mendi Klubak. Lasarte-Oriatik, Buruntza mendi alderako bidea egingo dute.

Bi arlo horietan jarduten duten irabazi asmorik gabeko elkarteek hilaren 13ra dute udalaren laguntza eskatzeko epea zabalik.