
EUDELena da iniziatiba. Besteak beste, prebentzio, babes eta sentsibilizazio neurriak ezartzeko konpromiso hartu du udalak, erakundeekin eta gizarte eragileekin elkarlanean.

Errenteriako Udalak bi urrezko sari jaso ditu hiri, herri eta eskualdeen inklusioaren eta aniztasunaren aldeko jardunbide onenak saritzen dituen Europako Batzordearen sarietan.

Zozketa publikoa izango da, eta hilaren 29an egingo dute, pleno aretoan. 10:00etan izango da hitzordua, eta nahi duen oro bertara daiteke.

Tomas Garbizu kalearen azpialdeko zatia berriz ere zabalik da. Orain bigarren faseko lanekin ari dira.

San Marko Eguneko erromeria egingo dute igandean, hilak 26, Bizarain mendian San Marko gotorlekuaren inguruan.

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak eta Ikasle Antolakunde Sozialistak Euskadi-Cuba elkartearekin elkarlanean bilduko dituzte produktuak.

Susana Garcia Chueca Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak gaur jakinarazi du Altza eta Galtzaraborda arteko saihesbidea martxan jartzeko data aurreratu egin dela.

1.194 lagunek egin dute laguntzen eskaera. Eusko Jaurlaritzaren eskumena bada ere, bideratutako diru kopurua ez da nahikoa erantzuteko; udalak horretara bideratutako diru zatia handitu du aurten ere, eskatzaile guztiek ezinbestekoa duten laguntza jasotzen dutela bermatzeko.

Aurtengo omenduak Egiluze eta Donostia sagardotegiak dira. Sagardo Egunari hasieratik eman dioten babesa, laguntzeko prestutasuna, konplizitatea eta konpromisoa aitortu diete biei.

Iazko saioek aho zapore ona utzi ondoren, udalak bigarrenez antolatuko du egitasmoa, lau barrutietan. Udalak urteroko foro egonkor gisa finkatu nahi ditu batzarrak.

Gipuzkoa Taxi elkarteak aplikazioaren proba pilotua egingo du datozen egunotan, eta 943 47 00 47 telefonoa martxan jarri dute.

Auzo lokaleko balkoian zintzilik ziren hainbat herrialdetako banderak kendu dituzte oraingoan.

Plana eraginkorra eta partekatua izatea nahi du udalak, eta horretarako parte hartze saioak antolatu ditu.

Gautenari aitortza egingo diote bere lanarengatik, eta Egiluze ikastetxera heldu zela 10 urte bete direlako.

Lezobidea kalea itxita egongo da larunbateko 10:10etik igandeko 02:00etara, eta autobus geltokia Meipiko biribilgunera lekualdatuko da.

Zahartzeko moduei buruz hausnartzeko zikloa antolatu du Emakumeen Etxeko programazio taldeak.

BIBErlazioak egitasmoaren barruan, Pintxo-Topa topaketa egingo dute hilaren 23an (osteguna) BIBEtokin.

Baldintzak eta dokumentazioa udalaren webgunean kontsulta daitezke, kontratatzailearen profilean sartuta.

Ostiralean (hilak 24) eta hilaren 28an izango dira saio horiek SOS Arrazakeriak eta udalak antolatuta.

Barrakak jarriko dituztelako hainbat aparkaleku kenduko dituzte hilaren 21etik, asteartea, maiatzaren 4ra arte.