
Hilaren 20tik aurrera, hitzaldiak eta mendi irteera antolatu dituzte. Hilaren 23an 'Makroproiektuaren aurka' manifestaziora joateko deia luzatu dute.

Antxoko Gure Zumardia plazaren zati bat bihar zabalduko dute. Herritarrek, gainera, Antxoko geltokia bisitatu ahal izango dute ekainaren 15etik 18ra.

Hilaren 20tik 30era bitartean askotariko egitaraua antolatu du udalak Errenterian 11 kolore jaialdiaren 11. ekitaldirako.

LGTBIfobiaren Nazioarteko Kontrako Eguna izango da igandean, hilaren 17an, eta horren harira, elkarretaratzera deitu du Oreretako Kuirdinadorak.

Galtzarabordako bizilagunek aspaldi egindako eskaerari erantzutera datorrela azaldu du udalak, auzoan topagune osasungarriak eta komunitate aktiboa sortzeko asmoz.

Pasaiako eta Lezoko ikastola txikiek bat egin zutenetik 50 urte beteko dira aurten, Pasaia-Lezo Lizeoa sortu zuten duela mende erdi. Ikastolak egingo dituenen berri eman du gaur, agerraldian.

Orotara 45 lehiakide daude sariketarako, eta Fernandezek Dejaburen 'Itzulera' lanerako ondutako soinu banda da horietako bat. Eman daiteke bozka.

Ilusioz eta eskuzabal egindako 35 urteko abentura bukatuko dute De Cyne Reynako sortzaile eta arima izan diren hiru bazkideek. Erretiroa hartuko dute haiek, baina espazioak bizirik jarraituko du, bere izaerari leial.

Elizalde Eskolak ondutako erakusketa Elorsoron egongo da ikusgai hilaren 11tik 17ra bitartean. Espazioen eraldaketa eta hezkuntza komunitatea ditu oinarri bildumak.

Pasaiako portuak 2025-2030 Plan Estrategikoaren ildo nagusiak aurkeztu ditu gaur. Lehiakortasunean, jasangarritasunean edota ekonomia urdinean jarri dute arreta.

Errenteriako Udaltzaingoak Kanpo Desfibriladore Automatizatuen garrantzia azpimarratu du agenteen eguneroko lanean ezinbesteko tresna gisa.

Igandean, hilaren 17an, izango dute egun handia Errenteriako Burusoilen elkarteak antolatuta.

Topaketa 17:30ean izango da, Lekuona Fabrikako plaza berdean.

Itzulia Women txirrindularitza lasterketaren hirugarren etapa Errenteria-Oreretatik bi aldiz igaroko dela eta, trafikoaren inguruko hainbat neurri ezarri dituzte iganderako, hilak 17.

Indarkeria matxista, homofobia, ezintasun emozionala, aitatasuna edota hazkuntza bezalako gaiak landuko dituzte. 18:00etan izango da hitzordua, Arizmendin.

COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz, Trintxerpeko Jubilatuen Etxeko tabernak ateak itxi zituen 2020ko martxoan. Inaugurazio ekitaldia hilaren 13an izango da, 18:00etan.

36.642 zenbakia izan da zenbaki zorteduna, eta Jaizkibel tabako dendan zenbaki hori duen dezimo bat saldu dute.

Aldundiak eta udalak herriko elkarte eta eragileei zuzendutako lau orduko bi ikastaro antolatu dituzte. Hilaren 11 da izena emateko azken eguna.

Aurtengo lehenengo seihilekoari dagokion zerga da, eta ekainaren 19a arte dago ordainketa egiteko aukera.

Udari begira herritarrak aktibatzea dute helburu kanpainaren bidez.