
Udalak bertso eskola jarriko du martxan ikasturte honetan, Antxon eta San Pedron taldeak osatuta. Izen emateak irekita daude jada.

Hazparnen izango da 2026ko lehen saioa. Alaia Martin Etxebesteren txanda urriaren 31n izango da, Eibarren.

Gaur aurkeztu du BadaLabek euskal musikagintzaren egungo tentsioak azaleratu eta etorkizunari buruzko elkarrizketa kolektiboa sustatu nahi duen hausnarketa eta esperimentazio prozesua.

Ander Izagirre idazle eta kazetariak idatzi du liburua, Raul Guerra Garrido 2025 bekan bere lana aukeratua izan ostean. Urriaren 2an izango da aurkezpen ekitaldia.

Hilaren 12ko ospakizunerako egun osoko egitaraua antolatu dute; dantza tailerrak edota janari dastaketak izango dira herrian.

'Lezo, dantzaren sehaska' dokumentalaren estreinaldia jasoko du gaurko (ostirala) 20:30ean Altamiragain parkeko anfiteatroak. Dantzako txapelketetan garaile izan direnen aitortzarako lana da.

Herritarrak literatura, kultura eta ezagutzara gerturatzea du xede udal bibliotekak programaren bidez.

Dantzartek dantzaren dimentsio guztiak ekarriko ditu Errenteria-Oreretara hilaren 6tik 13ra bitartean

60 urtean herrian trebatutako dantzariek txapelketa nagusietan lortutako garaikurrekin erakusketa jarri dute Kultura Aretoan.

Ostiral honetan ekingo diote zazpigarren Kilometro Lezo jaialdiari. Hiru antzerki, kontzertu bat, dokumental baten proiekzioa eta bi dantza emanaldi izango dira datozen asteetan.

Jolasaren eta artisau jostailuaren jardunaldiak antolatu ditu beste urte batez Kroma Artisau Elkarteak.

Udal Txistulari taldeak, hainbat musikarik eta Bea Larrañaga clown pailazoak haurrei zuzendutako ikuskizuna eskainiko dute.

Musika Bulegoak, Durangoko Udalarekin eta Agustinak Zentroarekin elkarlanean jarri du martxan ekintzailetza programa horren lehen ekitaldia. izena emateko epea, hilaren 16an itxiko dute.

Irailaren 11n 14:00etan itxiko da Lezoko Udalak eta HIKA Teatroak elkarlanean antolatutako lehiaketan parte hartzeko aukera. Aukeratutako antzezlanak datorren urriaren 3an irakurriko dira, eta irabazleak 1.000 euroko saria eskuratuko du.

Mexiko eta Euskal Herria batuko ditu sortzaileen begietatik Atlantikaldiaren aurtengo Begiradak proiektuak.

Atlantikaldiaren parte da jarduera, eta helburua hizkuntza komunitate ezberdinak ezagutaraztea da. Hilaren 18an izango da jarduera, 17:30ean.

Udal musika eta dantza eskolak hilaren 21ean hasiko du ikasturtea, eta interesdunak bertara batu daitezke oraindik.

Gaur, ostirala, helduko da Pasaiara Albaola Itsas Kultur Faktoriara 18:00ak aldera. Albaolako bisitariek 'Orkan' ontzia bisitatzeko aukera izango dute bihar.

Igandean (hilak 6) Esanezin musika proposamenaren txanda izango da. Kantagiltzaren hurrengo hitzordua 18:00etan izango da, Arizmendienean.

Itsas Mendik antolatuta, kantujira egingo dute larunbatean Donibanen. Parte hartzaileak Meipitik aterako dira, 12:00etan.