
Errenteriako Udalak Urdaburu Mendizale elkartearekin batera Bilbao Mendi Film Festival jaialdian saritutakoak ekarriko ditu udalerrira.

Iluntasunean eta iluntasunarekin gozatu zuten adin guztietako pasaitarrek larunbatean, Gau Beltzean.

Beldurrak erre dituzte Lezon. Gau Beltzak giroa eta ohitura zaharren indarra ekarri du herrira.

Pasaiako eragileei esker Gau Beltzak indarra hartu du udalerrian. Urrundik etorritako ohiturei, bertakoekin erantzun diete barrutietako eragileek.

'Afonia' album ilustratua aurkeztu dute Iruñean Naroa Martinez errenteriarrak eta Unai Ruiz beratarrak. Etxepare Saria jaso duen lanaren hitzak Martinezenak dira, eta ilustrazioak Ruizenak.

Bertso musikatuen txapelketaren lehen kanporaketa hilaren 23an egin zen, eta bigarrena azaroaren 6an jasoko du Ibaiondok.

Pasaiako Solasaldi Musikatuak zikloaren barruan, Oskarbi taldearen 60. urteurrena ospatzeko saio berezia egingo da azaroaren 8an Antxoko San Fermin elizan, 19:00etan.

Aurreko prestaketa lan sakonaren ondoren, dena prest dute Oiartzunen larunbateko Gau Beltzerako. 19:30ean abiatuko da, plazan, ibilbidea.

Bi kolorete Kultur Elkarteak beste urte batez ekarriko du Errenteria-Oreretara Cadizko inauteria.

Pasaiako Udalak, Gipuzkoako Bertsozale Elkartearekin elkarlanean, haur eta nerabeei begirako bertso eskola sortu du. San Pedron osatu da orain arteko talde bakarra.

Urrian bi emanaldi egin ondoren, Ondartxo kultur elkarteak antolatzen duen egitasmoaren 41. ekitaldiak jarraipena izango du asteburuan. Kontzertuak ostiralean eta larunbatean izango dira.

'Kontu Kantari Pasaiako solasaldi musikatuak' egitasmoaren barruan, Oskarbi taldea Antxoko San Fermin elizan izan zen atzo.

Ipuin kontalari irundarrak lau liburutegietan egingo ditu kontaketak, 17:30ean, hilaren 10etik 20ra. Saioak Haur eta nerabeen eskubideen egunaren harira antolatu dira.

Itsas Mendik antolatuta, kantujira egingo dute bihar Donibanen. Parte hartzaileak Meipitik aterako dira, 12:00etan.

Zortzi saiok osatzen dute 2026-2027 ikasturtea. Bihar bigarren filma proiektatuko dute, 17:30ean, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.

Kulturgintzaren eredu berrien inguruan hausnartuko dute aurtengo Hitzen Lihoa literatur zikloan. Azaroaren 13tik 15era egingo dute.

Piztu Lezoren Muxikatua bertso musikatuen sariketaren bigarren kanporaketaren agertoki izango da gaur (hilak 6, ostirala) Ibaiondo.

Lezoko Bertso Eskolak abenduaren 20an jokatuko den finalean izateko autobusa antolatu du. Tiñelun erosi behar dira txartelak.

Baserritarren azokako udazkeneko jaian eta Xixili deuna egunean egingo ditu emanaldiak Udal Txistulari taldeak.

Bokaleko Gazte Elkarguneak antolatuta, Donostiako umorezko antzerki konpainiaren emanaldia Kultur Etxean izango da, 19:00etan. Sarrerak eskuragarri daude jada.