
Ostiralean izango da, hilak 17, 19:00etan hasita Niessen auditorioan; sarrera, doakoa.

Jantziaren Zentroko ikasturte honetako erakusketa iraunkorrak bihar, larunbata, zabalduko ditu ateak, inoizko jantzi kopuru handienarekin.

Ereintzak antolatuta hilaren 18an plazara eramango dute dantza berriro. Egunerako prestatzeko euskal dantza entseguak antolatu dituzte.

Bihar, larunbata, egingo dute Oiartzunen Poesia Eguna. Aurten egun bakarrera laburtu dute egitaraua, baina ez da aspertzeko aukerarik egongo. 'Poetattoo' egitasmoa da berritasunetako bat.

XIX. mendean Zuberoan bortxaz ezkonarazi zuten Gaxusa, Kattalin alaba izanik eta alargun geratu berritan. Haren mina kontatu du 'Arranoaren luma' eleberrian Idoia Fraile Ugalde idazleak.

'Belar artean' programaren barruan hiru tailer ondu dituzte hilabete honetatik irailera bitartean.

Herriko kultur aniztasuna eta elkarbizitza aldarrikatzeko horma irudi kolektiboa sortu dute Koldo Mitxelena ikastetxeko 31 ikaslek.

'Herri, harro, irri' ikuskizuna egin zuten larunbatean Gurutze Santuaren plazan. Emozioz eta lezoarrez bete zen herriguneko zabalgunea.

Urdiaingo kantaia erritu paganoa egingo du aurten ere Iraultza Dantza Taldeak; hilaren 23an, 22:00etan emakumeek hartuko dute Herriko Plaza.

Eduardo Laboa sanjuandarrak 'Nire ametsetako leku txikia' liburua idatzi eta gaur aurkeztuko du Juanba Berasategi aretoan, 19:00etan. Donibaneri eskaini dio liburua, eta herriko istorio mordoa jaso ditu bertan.

Hipatia lorategitik egingo du saioa Maddi Galdosek ostegunean, Bengo eta Karmele Mitxelena alboan izango dituelarik. 19:00etan hasiko da hitzordua.

The 7th Guild, Vhaldemar eta Umbra ariko dira Madalenrock jaialdiaren laugarren ekitaldian, Tabudemons elkarteak antolatuta.

'Galdu gattezen' abestia argitaratu du Bengok Alaitz eta Maider oiartzuarren eta Xabi Solanoren konpainian.

Hilabete honetan zehar, gainera Irakurketa Errazeko talde ireki bat izango da Lekuona Fabrikan, 11:30etik 12:30ean.

Udako ordutegia ezarri dute, eta beraz abuztuaren 31 bitartean 09:00etatik 14:00etara irekiko dute. Larunbatetan 09:00-13:00 izango da ordutegia.

Aurkezpen irekia izango da kolaborazio guztiak eskertu eta eduki batzuk egileen eskutik ezagutzeko.

Horrela, irailaren 11n, 19:00etan, Malandain Ballet Biarritz eta Avignongo Operako Balletak arituko dira Sorlekua aretoan, nazioarteko bi konpainia elkartzen dituen dantza ikuskizunean. Sarrerak, salgai.

Bukatzear da 35. Galiziako Astea. Gaur (larunbata) eta bihar artean hiri ekitaldi izango dira. Zumardiko karpan, ederki jan eta edateko aukera.

Ikasturteko azken herri dantzaldia Santiago plazan egingo da, 12:00etatik aurrera. Udan atsedena hartu ondoren, irailean itzuliko dira mutxikoak.

'Maspalomas' da Bokaleko Gazte Elkarguneak proiektatuko duten lehen filma. Saioa bihar izango da, 21:30ean, Ibaiondon.