Aizpea Otaegik gaur jakinarazi du ez dela 2027ko udal hauteskundeetan hautagai izango.


Abaraxkak eta udalak antolatutako hitzordua 11:00etan izango da. Gaur, baina, 'Hartzi' ipuina kontatuko dute zenbait hizkuntzatan.

Aurtengoa laugarren ekitaldia izango du AlabEERga festek. Dastatzeko garagardoen artean sei berri izango dira.

Gaur (osteguna) 17:00ak aldera sutea izan da Errenteria-Oreretako Nafarroa etorbideko etxebizitza batean. Sutearen berri inguruan ziren herritarrek eman diete larrialdi zerbitzuei.

Lezoko Oroimenaren Ibilbidea eta Lezoko Oroimenaren Plaza aurkezteko ekitaldiak egingo dituzte hilaren 24an (larunbata).

Ekuatorea pasa dute Luis Goya zinema ekoizle eta zuzendariaren obra eta figura goresteko Lezon egiten ari diren jardunaldiek, 'Luis Goyaren ondarea' jardunaldiek, alegia.

Aldundiak 2026aren lehen erdian Lurraldebusen lineen erabiltzaileen zenbatekoak eman ditu. Oiartzun eta Donostia lotzen dituenak izan ditu bidaiari gehien.

Eduardo Txillidaren Hiru lanaren irudien sinboloetatik abiatuta, Hiru dantza ikuskizuna sortu zuen Kresala dantza taldeak. Orain, horren gaineko erakusketa ekarriko du Errenteria-Oreretara dantza taldeak.

Gatazka armatuek emakumeengan dituzten eraginen inguruan, zehazki Tigray eskualdean —Etiopia iparraldean— jardunaldia antiolatu dute larunbatean (hilak 17).

Auzoaren Arima Gozoa azoka jasoko du Lezok larunbatean (hilaren 17an). Txokolatea ardatz, jarduera eta proposamen asko izango dira goizetik arratsaldera.

Musika bandak emanaldia egingo du igandean, hilak 18, Koldo Mitxelena ikastetxearen jolastoki estalian.

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Errenteria-Oreretan, Lezon, Pasaian eta Oiartzunen. Ikusi hemen zerrenda.

Pasaiako Udala 12 cm erakusketaren 31. ekitaldia prestatzen ari da, eta hilaren 30a da izena emateko azken eguna.

Herriko talde, konpartsa eta interesa izan dezaketen norbanakoak deitu dituzte parte hartzera.

Laguntza zerbitzu hori astelehenetik ostiralera eskainiko dute, 10:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez 17:00etatik 19:00etara PSE-EEren egoitzan.

Aurten, Zumaiako Brewery Land garagardo egilea izango da Txintxarri elkartean.

2027ko ordenantza fiskaletan, besteak beste, tasa turistikoa sortu eta portuko azpiegiturei tasa maximoa aplikatuko zaie.

Maitane Ormazabal psikologoak azalduko du pantailen eta sare sozialen erabilerak eragin zuzena duela haur eta nerabeen ongizate emozionalean, autoestimuan eta harremanetan.

Fanderiako Errotak ateak zabalduko ditu barrutik ezagutzeko asteburuan.

Oarsoaldeko sei euskaltegietako ikasleek jasoko dute egun bateko tailerra, hilaren 19tik 29ra bitartean.

Oinezkoen irisgarritasuna hobetu eta kalearen ingurua egokitzea izan da lanen helburua.