
Patinatzaileek ziztu bizian egiten dute Behobia-Donostia. Gurpildun aulkiko kirolariekin batera haiek arduratzen dira zirkuitua zabaltzeaz. Lezoarrak eskarmentua du proban, eta gogoz bizi du.

Pasaia-Lezo Lizeoaren 50. urteurreneko ikus-entzunezkoa ikusteko lau aukera ondu dituzte, Lezon eta Pasaiako barrutietan.

Abenduaren 31n bukatuko dira egungo erabilera lizentziak, eta horiek berritzeko prozesua abiatu du udalak.

Gertuko merkataritzaren, herri nortasunaren eta herrietako bizimoduaren inguruko hausnarketa proposatzen du Auzoaren Arima egitasmoak.

Beldurrak erre dituzte Lezon. Gau Beltzak giroa eta ohitura zaharren indarra ekarri du herrira.

Mintzalagun egitasmoaren barruko sei talde daude oraingoz Lezon. Nork bere euskara maila hobetzeko eremu informal eta sosegatua behar dutenentzat espazio dira talde horiek, mingaina askatzeko.

Bertso musikatuen txapelketaren lehen kanporaketa hilaren 23an egin zen, eta bigarrena azaroaren 6an jasoko du Ibaiondok.

Eremu horretan den jolas eremua berritzeko lanak hasi ditu Lezoko Udalak. Besteak beste, eskalada eremua ere jarriko dute.

Larunbatean aurkeztu zituzten Lezoko Oroimenaren Ibilbidea eta Oroimenaren plaza. Une hunkigarri asko bizi izan ziren.

Herriko eragileek bat egin dute Gau Beltzari hauspoa emateko. Hilaren 31rako, eta aurreko egunetarako, jarduera sorta antolatu dute.

Piztu Lezoren Muxikatua bertso musikatuen sariketaren bigarren kanporaketaren agertoki izango da gaur (hilak 6, ostirala) Ibaiondo.

Lezoko Bertso Eskolak abenduaren 20an jokatuko den finalean izateko autobusa antolatu du. Tiñelun erosi behar dira txartelak.

Lezoko Zinema Ttikiak Errigora egitasmoaren dokumentalaren emanaldia antolatu du biharko (hilak 5, osteguna).

Mahaietan egotea egokitu zaienei telefono deia egingo die datozen egunetan Lezoko Udalak.

Hezi Lezo programaren barruan, Lezo Institutuak, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Lezoko Udalak antolatuak eta herritar guztiei zuzendutakoak dira.

Gau Beltza iristear da. Gaur (ostirala) eta bihar hainbat izango dira herrian egingo diren jarduerak.

Gaintxurizketako Auzo Elkarteak asto jate girotua antolatu du azaroaren 14rako, Antxillastegin duen egoitzan.

Euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan eroso aritzeko bi saio egingo dira azaroaren 3an eta 10ean.

Urriko osoko bilkura hilaren 18an (asteazkena) egingo dute herriko zinegotziek.

Euren lan baldintzen kaskartzea salatzeko hirugarren elkarretaratzea egin dute gaur Lezoko Udaleko langileek.