Bertsolaritza

ASTEKARIA
Arkaitz Goya Olaizola. Roller kirolaria.

"Behobiarena oso gustuko dudan eguna da"

Patinatzaileek ziztu bizian egiten dute Behobia-Donostia. Gurpildun aulkiko kirolariekin batera haiek arduratzen dira zirkuitua zabaltzeaz. Lezoarrak eskarmentua du proban, eta gogoz bizi du.

ASTEKARIA

Ibilbidearen erdian, elkartasunari arnas

Elkartasunari tartea egingo dio asteburuan Gabierrotak aurten ere. Behobia-Donostia lasterketa baliatuta, Laguntasuna Auzo Elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu Aita Mari proiektuaren alde.

'Badiako ikastola txiki kementsu haiek' dokumentala, Lezon eta Pasaian

Pasaia-Lezo Lizeoaren 50. urteurreneko ikus-entzunezkoa ikusteko lau aukera ondu dituzte, Lezon eta Pasaiako barrutietan.

AP-8 autopistaren bidegurutzea handitzeko lanak hasi ditu Bidegik

Obra horiek 17 hilabete iraungo dute, eta Oiartzungo ordainlekuko kabinatik bertara sartzeko segurtasuna hobetzea dute helburu.

Mikel Aranguren EPLEko pilotaria.

Asteburu erabakigarria EPLEko pilotarientzat

Larunbatean Gipuzkoako Ezker Paretako Binakako Ohorezko Mailako Seniorren eta Trinketeko Lehen Mailako eskuz binakako seniorren finalak jokatuko dituzte.

Sukaldaritza eta nutrizio tailerra eta zozketa, Udazkeneko Azoka Berezian

Tokiko ekoizpena, lehen sektorearen lana eta hurbileko kontsumoa sustatzea ditu helburu azoka bereziak.

Lezoko baratze parkeko 58 partzelak esleipenera aterako dira

Abenduaren 31n bukatuko dira egungo erabilera lizentziak, eta horiek berritzeko prozesua abiatu du udalak.

Teo Alberrok positiboki baloratu ditu autobus zerbitzuen zuzenketak

Zuzenketak herritarren presioarengatik eta udalaren exijentzia formalengatik egin direla adierazi du alkateak. Hala ere, informazio zehatza, epeak eta konpromiso formalak eskatu ditu.

Txerri Egunean postua jartzeko izen ematea zabaldu dute

Abenduaren 19an izango da egun hori, eta postua jarri nahi duten herritarrek hilaren 8ra arte dute izena emateko aukera.

Joana Mendiburu Garaiar ez da EH Bilduren alkategai izango

Sare sozialen bidez eman du erabakiaren berri, baina jakinarazi du EH Bilduren mahai politikoak baduela hautagaia, eta horrek "poza eta lasaitasuna" ematen dizkiola.

Fruta eta barazki dendetan euskaraz erosteko baliabideak martxan

Oarsoaldeko Euskara Batzordearen egitasmoa da. Euskaraz erosten duenak oihalezko poltsa eta irudidun hiztegitxo sorta bana jasoko du.

Maite Franko ipuin kontalaria Pasaian izango da

Ipuin kontalari irundarrak lau liburutegietan egingo ditu kontaketak, 17:30ean, hilaren 10etik 20ra. Saioak Haur eta nerabeen eskubideen egunaren harira antolatu dira.

Azaroa kantuan hasiko dute

Itsas Mendik antolatuta, kantujira egingo dute bihar Donibanen. Parte hartzaileak Meipitik aterako dira, 12:00etan.

Martxan da Pasaiako Zinema Txikia

Zortzi saiok osatzen dute 2026-2027 ikasturtea. Bihar bigarren filma proiektatuko dute, 17:30ean, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.

Haizearen kontra ibiltzea, hautu bat denean

Kulturgintzaren eredu berrien inguruan hausnartuko dute aurtengo Hitzen Lihoa literatur zikloan. Azaroaren 13tik 15era egingo dute.

San Pedroko hilerriko horma berrituko dute

Horma erortzeko arriskuan dago eta udalak obrak hasiko ditu astelehenean. Alkateordetzaren atzeko bidearen zati bat itxiko dute, oinezkoen segurtasuna bermatzeko.

A11 Greba Orokorra

Don Boscoko irakasleek A11ko greba babestu dute

Besteak beste, etxebizitza eskubidea herritar denei bermatzeko eskatuko du greba orokorrak.

Muxikatuaren bigarren kanporaketa, Ibaiondon

Piztu Lezoren Muxikatua bertso musikatuen sariketaren bigarren kanporaketaren agertoki izango da gaur (hilak 6, ostirala) Ibaiondo.

'Lutxi eta zuhaitza' dokumentala emango dute azaroan Lezo, Oiartzun eta Errenterian

Lander Garro zuzendariaren azken lana da. 1987an gertatutako Lucia 'Lutxi' Urigoitia ETAko militantearen heriotzaren ingurukoa da, testigantzen, familiaren eta adituen ahotsetatik eraikia.

Gehiago